Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitza zaharra saldu zuen, hitz emaniko datan berria emango ziotelakoan

Eraikuntza berriko etxebizitza erosi dut. Kontratuan agertzen den entregatzeko data agindutakoa bete gabe pasa da. Berria erosteko etxe zaharra saldu behar izan nuen eta, ene etxea datorren urtean libre uzteko konpromisoaren truk, erostunak 3.000 euroko seinalea eman zidan. Ene etxearen salerosketa desegin egin al dezaket, erostunari indemnizaziorik ordaindu gabe, nik erositakoa esandako egunean entregatu ez didatela argudiatuz? Ene etxearen erostunari indemnizazioa ordaindu behar izatekotan, nik ordaindu beharreko diru kopuru bera ene etxe berriaren sustatzaileari ordain diezadan exiji al diezaioket?

 Kontratu batean zein bestean, data iritsitakoan entrega egin beharra dago, ezin utz daiteke saltzailearen eskuetan. Aurreneko galderaz -erostunari indemnizaziorik ordaindu gabe egungo etxebizitza saltzeko kontratua baliogabe utz daitekeen, alegia-, erantzuna ezezkoa da. Kontratua sinatu den unetik bertatik bi alderdiek hartu dute hura betetzeko -hau da,batak etxebizitza eta besteak dirua entregatzeko- konpromisoa hartu dutenez, erostunak kontratua zorrozki bete dadin eska dezake, salbuespen batekin: ordaindutako diru kopuru hori kontratuan "zigorrezko arrak" direla adierazten bada; gauzak horrela izateak bide ematen dio saltzaileari kontratua baliogabetzeko, seinalea bikoizturik itzultzen badu (edo, erostunaren kasuan, emaniko kopurua galtzeko, atzera egitekotan). Beste aukera bat, erostunarekin idatzizko akordio batera iristea da, etxebizitzaren entrega epea luzatzeko, ordaineko indemnizazio txiki bat (epearen luzaeraren arabera) eskainiz, beharbada. Egungo pisua erosiko duenarekin akordiorik ez izatekotan eta jasotako diru kopurua bikoizturik kontratua baliogabetzeko ahalmenik ez edukitzekotan, erostunak etxebizitza nahi baldin badu, eskriturak sinatzean entregatu beharko duzu ondasuna, etxebizitza berria oraindik ez badaukazu ere.

Bigarren galderari dagokionez, gure iritziz eraikitzailearen atzerapenak eraginiko kalte-ordainak erreklamatzeko modukoak dira (Espainiako Kode Zibileko 1100 artikulua), dela indemnizazio gisa, dela ordaindu behar izan diren alokairuko errentak berreskuratzeko. Epaiketan erreklamazioa egiten bada etxebizitzaren entrega saltzailearen erru edo zabarkeriaren ondoriozko atzerapenagatik geroratu dela argudia daiteke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto