Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Bestelako museoak: Artelan edo bitxitasun, hankalatraba

  Ondare kultural edo arte-aberastasun nazionalaren osagai nagusi ez badira ere, hainbat museo xarmant eta atseginez osaturiko sarea udazkenean unean uneko bidaztiaren eskuliburuan arrasto berezi batez markatu behar dira. Museo bitxiak dira, inondik ere ez bilduma zabalak, oparoak: bisitarientzat egokituriko galeriak dituzte eta, bestetik, ikerkuntza eta dokumentazio lanean zorrozki dabiltza. Horietako batzuek -Bartzelonako perfumearenak edo Alacanteko txongilarenak, adibidez- anekdota hutsa gaindituta, turisten erakargarri bilakatu dira.

Txongilaren Museoan, Alacanteko Villena herrian, Pablo Castelo Villaoz-en bilduma pribatua jaso da: mundu zabalean titularrak hainbat urtetan Errusia, Argentina, Kolonbia, Mexiko, Txile, Paraguay, Peru, Marokko, Frantzia, Grezia, Portugal, Italia eta Turkiara eginiko txangoetan bildutakoak ez ezik, ideiarekin bat egin duten bisitariek ere utzitako txongilak batuta, mila aletik gora dira bertan. Egunero dago zabalik.

  Ribera del Duero Jatorriko Izendapena duten ardoen sehaska den Valladolideko Peñafiel-en Erdi Aroko gaztelua egokitu zen Ardoaren Museoa jartzeko. Bertan, historiak dioenez, Don Juan Manuel-ek "El Conde de Lucanor" idazlan ospetsua idatzi zuen. Mahastiaren loraldiaz eta bertako ardoak nazioartean bilduriko ospeaz baliatuz, enologian barrenako ibilbidea agertu eta ardo munduko funtsezko hainbat alderdi erakusten ditu gazteluak. Asteartetik igandera arte goiz eta arratsaldez zabalik, bisita bi euro kostatzen da, gaztelua bakarrik ikusi nahi bada, eta bosteraino igotzen da, museo hori ezagutzeko. Zazpi euro pagatuz gero, ardo dastaketa iruzkindua egin daiteke.

Herri horretatik kilometro gutxira, Tordesillas-en, parpaila eta brodatuez osaturiko piezak, janzkerak, soineko liturgikoak, errituzko oihalak eta, areago, etxerako hatukoak bildu, ikertu eta, zenbaitetan, zaharberritu egin dituzte. Horrela sortu zen eta horrela loratu da Parpailaren Museoa. Sarrera doakoa izaki, astelehenetik ostiralera arte arratsaldez bisita daiteke; asteburuan, berriz, goiz eta arratsaldez. Interesik agertuz gero, bertan antolatzen diren jarduera didaktikoetara joateko aukera ere ematen zaio bisitariari.

Aranjuez-ko Jaien Museoa herri horretako eskaintza kulturalera gehitu da. Rodrigo musika-maisuaren inspirazio iturri eta nobleziaren topaleku izan zen hiriko kaleetako oin karratuko eraikinek eta tarteetan agertzen diren monumentu ugariek edertasun aparta agertzen dute. Bertako Jaien Museo bitxiak, hiriko herri ferien historia zeharkatuz, bi ibilbide eskaintzen dizkio bisitariari, Plaza Nagusiko egoitza ia guztiak baliatuz, koadrilen patiotik, palko, tendidu, kailejoi, torilo eta kaperan barrena, irteeraraino.

Bartzelonako Perfumearen Museoa beteranoa da artea dastatzeko beste ikuspegi bat emate kontu horietan. Passeig de Gràcia tradizionalean 1961 urtean inauguratu zelarik, perfumearen eskutik historia eta geografiako eskola magistrala hartzera garamatza. Bederatzi mila pieza ikus daitezke bertan: perfume txarroak, botilatxoak, gezurrezkoak, publizitate materiala, kosmetikako produktuak...

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, hitzak berak dioenez, Bizkai aldeko (bereziki) meatzaritzaren kultura eta historiaren azterketan eta hedapenean diharduen zentroa da eta Gallartan dago. Bertako instalazioak altuera bitxian dautza: itsas mailaz 20 metro beherago, baina aire librean. Ateak zabaldu zituenetik hamabost urte luze igaro direlarik, tarte honetan makina bat pieza, erreminta, makineria eta dokumentazioa bildu da, antzinako burdina ustiategi horietatik. Material horietan nabarmentzekoa, bagoitxoen bilduma zoragarria. Publikoarentzako ordutegia ostegunetik igandera artekoa da. Astean ere, taldeei ateak irekitzen dizkie, beti doan.

Hona beste bilduma pribatu bat, arrosarioena oraingoan: horri esker Aroche (Huelva) Arrosario Sainduaren Museoaren herri bihurtu da. Paulino Díaz-ek izan zuen ideia hori: hil arte bere etxeko hormetan 1.300 ale bildu zituen; horietako batzuen garrantzia ez du objektuak berak, emaileak baizik. Paulinok eskatuta, Paulo VI eta Joan Paulo VII aita santuek, Teresa Kalkutakoak, Espainiako errege-erreginek eta Monakoko printze-printzesek bidali zizkioten arrosarioak, besteak beste. Bisita egitekotan, Manuel Amigo jaunaren galde egitea aholkatzen da: berak zabalduko dizkio ateak bisitariari hiru euroren truk.

Hori baino ezagunagoa da Santillana del Mar (Kantabria) herriko Inkisizioaren Museoa. Jabetza partikularreko eraikin batean dagoela, torturatu eta heriotz zigorra aplikatzeko hainbat lanabes eta tresna europar erakusten ditu. Egunero dago zabalik, baina neguan aurretiaz galdetzea komeni izaten da. Sarrera, sei euro.

Fene (La Coruña) herrixkan umorea hautatu dute: bertako Umorearen Museoan XX. mendeko gizartea satira giroaz agertzen dute hamaika marrazkik, den-denak Galiziako (Torres, Carreiro) zein kanpoko (Mingote, Chumy Chumez) artistek doan emanikoak. Jai egunean irekitzen du museoak baina, eskola taldeko bisita egin nahi izanez gero, beste edozein egunetan egin daiteke, aurretiaz 981 34 24 00 / 34 14 51 telefonoetara deituta. Sarrera doan.

Liburu jakin batzuk ere izan dira bildumen inspirazio iturri: Alcarria eskualdeko bihotza den Torrija herrian bertako gazteluko dorre nagusia utzi zen, toki hartan eskualdea ospetsu bihurtu zuen C.J. Cela-ren Alcarriarako Bidaiaren Museoa zabal zedin. Bertan, Nobel Saridunak 1946 urtean Guadalajaran barrena egin zuen bidaian erabilitako hainbat objektu pertsonal azaltzen dira; horien ondoan, edizio bakarreko aleak, garaiko argazki eta mapak eta, nola ez, Celak bere idazlanen batean inoiz aipatu zituen gerraosteko eskulangintzazko tresnak. Neguak bisitak asteburura mugatzen ditu. Sarrera doan.

  Museoek maiz lehenaldirako itzulera proposatzen dutenez, Figueras herriak haurtzarorako bidaia nostalgikoa eskaintzen du, bost euro ordainduta. Urteko egun guztietan, Eguberrian izan ezik, zabalik dagoen Jostailuaren Museoak, txikienen lilura harrotzea xede bakarra duten lau mila pieza ikusteko parada ematen du.

Aresti inauguratutako galerietako bat Madrilgo Museo Erotikoa da, pinakoteka handien herrian bisitariak alternatibarik izan dezan. Gizakiak hastapenetatik sexu eta erotismoaz izan dituen manifestazioetan barrenako ibilbide bitxia eskaintzen du museo horrek asteko egun guztietan, sei euro pagatuz gero.

Toledoko Museo Sefardia. Data seinalatuetan izan ezik, egunero irekitzen du Kultura Ministerioaren museo honek: bisitariari Espainiako juduen historia gerturatuz, herri horren izaera kultural eta historikoa ezagutarazten dio. Sefardiek Espainiarekin mendetan izan dituzten lokarriak mantendu eta sendotzeko asmoa aldarrikatzen du. Larunbat arratsalde eta igandean sarrera doakoa da; gainerako egun eta orduetan, berriz, 2.40 euro kostatzen da.

Murtziako Zientziaren eta Uraren Museoa bertako Udalaren museoen sarearen baitakoa da. 1996ko abenduan inauguratu zelarik, jakin mina areagotzea eta ezagutza zientifikoak jendeari oro har partaidetzaz eta era atseginean gerturatzea du xede nagusia. Astelehenean ixten du eta, deskonturik gabe, sarrera 1,20 euro kostatzen da.

Landa bizitzaren Museoa Tarragonan dago, Carulla familiaren oinetxean. Espainiako beste hainbat bezala, museo etnologikoa da hau ere: bertan nekazaritza eta baserri munduarekin loturiko esku-lanbide zenbaitetako lanabes eta tresneria agertzen da. Astelehenean ixten du eta deskonturik gabeko sarrera 3,20 euro kostatzen da.

Automobilaren Historiaren Museoa 2002an ireki zen eta Espainiako automozioaren museo handiena da Salamancako Merkatu Plazan dagoen hau. Ehun ibilgailuk, automobilarekin loturiko milaka pieza eta osagarrik eta sekulako artxibo bibliografikoak osatua dago. Hori dena bildu dute arreta biziz 40 urtean Demetrio Gómez eta bere familiak. Sarrera 3 euro kostatzen da eta, astelehenean izan ezik, edozein egunetan bisita daiteke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto