Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Nanoteknologia: Miniaturazko teknologiaren inpaktua

  Nanoteknologia eta horren aplikazioak gero eta presenteago daude gure eguneroko bizitzan, orain dela gutxi arte fikzio zientziatzat jotzen ziren arren. Medikuntza, ingeniaritza, informatika, mekanika, fisika edo kimika dira dagoeneko edo aurki izango dira nanoteknologiak eskaintzen dituen onuraz baliatzen diren diziplinetako batzuk. Nanoteknologia teknologiaren adar bat da, neurri ñimiñoa duten egiturak eta makinak fabrikatzen dituena, eskala nanometrikoan. Neurri mikroskopiko horien dimentsioak hobeto ulertzeko, egin dezagun milimetro bat zati milioi bat, eta horrela kokatuko gara nanoteknologiak diharduen munduan.

Aukera ugari eskaintzen ditu, eta merkatuan jada produktu askotan aplikatu da, hala nola medikuntzan eta kirurgian (Estatu Batuetan negozio nanoteknologikoen %21 dira), informatikan (ordenagailuen ahalmena handitu egin da eta handitzen jarraituko du), elikaduran (energi hornikuntza), eraikuntzan (zementu eta pintura bereziak), kosmetikoetan, ehungintzan edota ura arazteko eta gatzgabetzeko sistemetan. Zientzialari batzuek diotenez, nanoteknologia "50eko hamarkadan erdieroale elektronikoen sorrerarekin aldera daiteke, edo 60etako laserrarekin", eta abantailak zenbatezinak dira.

Ingurumenari eragingo dio

Dena ez da onura, ordea. Horren kontra dauden taldeek diote ingurumenean eragin handia duela, eta adibide gisa jartzen dute hegazkin supersoniko pertsonalek oso baxu ibiltzen direnean animaliei egiten dieten kaltea, edo eguzki energiaren inpaktua eskala handian erabiliz gero, gaur egun Lurrean dagoen argitasuna ere alda bailezake. Gaineratzen dutenez, material erresistenteagoak sortzeak askozaz makina handiagoak egiteko bidea emango lukete, planetako eremu handiak zulatzeko edo suntsitzeko indar handiagoa izango luketenak, eta askozaz azkarrago. Erakunde horien iritziz, nanoteknologiak produktu ñimiñoen erabilera bultza dezakete, eta horiek, era berean, nano-zaborra sor dezakete denboraren poderioz, garbitzen oso zaila izango dena eta osasunari arazoak ekarriko dizkiona. Espezialitate horren defendatzaileek diotenez, aldiz, nanoteknologia erabilita patogenoak desagerraraz daitezke, aireko eta ureko kutsadura garbitu, eta munduko gosea ere desager liteke, elikagaiak biderkatu egingo liratekeelako.

Nanobioteknologia

  Ikertzaile askoren ustez, nanoeskalako teknologien eragin nagusia nanoteknologia eta bioteknologia elkartzetik etor daiteke: oraindik ezagutzen ez den diziplina berri bat sortuko litzateke hau da, nano-bioteknologia. Erosio, Teknologia eta Kontzentrazioaren gaineko Ekintza Taldearen arabera (ETK), "ziur asko, etorkizuneko egoera materia bizia eta bizigabea bateratzea izango da. Bat egite horretatik organismo eta produktu hibridoak sortuko dira, eta horien jokamolde eta portaerak ezingo dira aurreikusi ezta kontrolatu ere". Giro horretan, ETK Taldeak honako galdera hauek planteatzen ditu: industria bioteknologikoak transgenikoekin egin duen bezala, industria nano-bioteknologikoa iritsiko al da kontrolik gabe daude nano-bio-robotak borrokatzera? Gaur egungo kutsadura genetikoa etorkizuneko "plaga berdea" izango al da?

Oraingoz arautu gabe

Nanoteknologiak elikadura, nekazaritza eta osasuna bezalako sektore oinarrizkoetan eragin handia izango duela espero bada ere, gobernuen arteko inolako erakundek ez du hori arautzeko ardurarik hartu, eta ez dago estandar zientifiko internazionalik laborategietako ikerkuntza erregulatzeko edo merkatuan nano-produktuak edo nano-materialak sartzea kontrolatzeko. ETK Taldearentzat, munduan oso gobernu gutxi ari dira aztertzen iraultza industrial berri honek ingurumenean eta osasunean izan dezakeen eragina.

Gaur egun oraindik ere oso urriak dira nanomaterialek ingurumenean eta osasunean izan dezaketen inpaktuari buruzko azterketak eta, ondorioz, galdera askok ez dute erantzunik. Azterketa gutxi horietako bat da Royal Sozietyk eta Britainia Handiko Ingeniarien Erregina Akademiak egindako txosten berezia, zeinean ohartarazi egiten duten miniaturazko teknologia hori erabiltzeak gisa osasunari eta ingurumenari ekar diezaioketen arrisku posibleez. Txosten horrek dioenez, "funtsezkoa da sistema erregulatzailea zorrotza izatea, eta nanopartikulak produktu kimiko berri gisa ebaluatzea, bai probetan, bai etiketetan". Beste alde batetik, txostenak aitortzen du nanoteknologiako arlo gehienak ez direla kaltegarriak osasunerako, baina ohartarazten du fabrikako nanopartikula batzuk partikula handiagoak sartu ezin diren gorputzeko atal batzuetan sartu ahal izango direla. Ingurumenaren arloari dagokionez, britainiar ikertzaileek gomendatzen dute "ingurumenean nanopartikula kopuru handiak askatzea debekatu egin behar dela, jarduera honetan onura gehiago dagoela arrisku baino frogatzen den arte".

Neurri ñimiñoko artefaktuak

Nanobonba: makina esperimentala, bakterioak eta giza zelulak bereizteko gai dena. Behin jomuga aukeratuta duela, bakterioari erasotzen dio akabatu arte, eta giza zelula errespetatzen du.

Nanomotorrak: horien adibide bat da ordenagailuz egindako engranaje atomiko bat.

Nanogarraiolariak: oso eraginkorrak farmakoak eta ADN garraiatzeko orduan.

Fago T4: honen diseinua birusetan oinarrituta dago, eta makina bat mugiarazten du, zeinak gaitasuna duen hankak bakterioen azalaren gainean jartzeko eta ADN injektatzeko.

Nanolaborategia: gela handiak betetzen dituzten laborategi konbentzionalak ez bezala, mikrotxip baten neurria izango duten egiazko ikerketa zentroak diseinatu ahal izango dira.

Zergatik defendatzen duten

Ingurumenean
Nanoteknologiak ingurumenerako produktu berriak atera ditu erosia prebenitzeko eta leku kutsatuak garbitzeko. Adibidez, lurraren egonkortasunari laguntzen dion osagai baten bidez, hondatutako lurra babes daiteke. Produktu organiko eta biodegradagarri bat badago lau nanometro urekin nahastuz gero erreakzio elektrokimikoak sortzen dituena. Erreakzioaren ondorioz, lurreko silikatoak eta produktuko silikatoak autotxertaketa bat gertatzen da, eta zarakar bat osatzen da, urte batez irauten duena. Zarakarrak lurra arrastatzea prebenitzen du (erosioa), eta produktuarekin nahastuta dauden haziak ernamuintzea eta sustraitzea ahalbidetzen da.

Osasunean
Nanoteknologiak medikuntzaren alorrean sartzen den zientzia berri bat iragartzen du. Ordenagailu mikroskopikoak sortu ahal izango dira, organismoko zokorik gordeenak arakatzeko aukera emango dutenak. Horren berehalako helburua gaixotasun, istripu edo zahartzaroaren ondorioz gerta daitezkeen lesioak osatzea da, baina birusak eta bakterioak borrokatzeko edo zelula kantzerigenoak suntsitzeko ere balio izatea nahi da.
Oraingoz, kirurgiarik puntakoena ezin da zelulen mailara iritsi, baina nanoteknologiak aukera iraultzaileak eskaintzen ditu. Bere artefaktu molekularrak nano-ordenagailuen bidez gidatzen dira eta, sentsore, programa eta gailu molekularren bitartez zelulak aztertu eta konpontzeko gauza izango dira. Mediku robot ñimiño horiek odol emarian barrena sartuko dira organismoa ongi begiratzeko, bakterioen edo birusen antzeko neurria duten "matxuren" bila. Eta araketa zorrotzaren ondoren, zelula konpontzeari ekingo diote.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto