Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

PC baten bizitza luzea: Zer egin ordenagailu zahar horrekin?

  1981eko abuztuaren 12an IBM konpainiak estreinako PC makina plazaratu zuen: traste hark16K-ko RAM zeukan (egun, 32.000 bider memoria ahaltsuagoa dute) eta 160 K-ko disketeak irakurtzen zituen (geruza bakarreko DVD batek informazio hori bider 29.000 gordetzen du). Prezioa gorabehera (ia 3.000 euro, hau da, egungoen hiru halako, inflazioa kontuan hartzeke ere), hilabete gutxitan 35.000 makina saldu ziren, IBM beraren harriduraz.

Harrezkero merkatuan geroz eta maizago agertzen dira ordenagailu ahaltsuago eta azkarragoak, prezioa aldatu gabe. Ondorioz, erabiltzaileak ekipo zaharra aldatzeko tentazioa nozitzen du aparatuaren bizitza baliagarria amaitu baino dezente lehenago. PC, monitore eta periferiko zahar, hondatu edo, besterik ez bada ere, modelo berriek gainditutakoak, trastetegian, zoko batera baztertuak edo zabortegi nahiz hala moduzko zakartegi batean amaitzen dira.

PC zaharrek ere funtzionatzen dute

Aurrerakuntza hori derrigorrezkoa ote da? Horra hor erabiltzaileak bere buruari egin behar dion lehen galdera, zaharkitutako PC hori garaia iritsi aurretik botatzeko erabakia hartutakoan. Ordenagailuek zenbat eta prestazio hobeak eskaini, orduan eta programen bertsio astunagoekin eta sistema operatibo ahaltsuagoekin betetzeko ahalegintzen da industria, egia da, baina ordenadore zaharrak balio zuen (balio du) hamaikatxo lan egiteko, erabiltzaileak ohikoen dituenak, alegia. Egiazko premiarik izan ezean -bideoa editatzeko edo azken belaunaldiko jolasak sartzeko, adibidez-, bost urtetik gorako ordenagailuek ederki bete dezakete beren eginkizuna.

Hamar urte baino gehiago dituen ordenadoreak -386 - 33 MHz-ko prozesadoreaz hornitua, 4MB-ko RAM eta 100MB-ko disko gogorrekoa-, baldin eta Windows 3.1 sistema operatiboa badauka bulegoko lanak arazorik gabe egin ditzake. Hortik aurrera, 486 DX2 prozesadoreekin eta, batez ere, 100 MHz-ko Pentium bat baldin badu, ordenagailuak ez du nekerik agertuko testu prozesagailuak, kalkulu orriak, kontabilitate programak, Internet nabigatzailea eta posta elektronikoa baliatzean. Ez da inolako arazorik Windows 95 edo, areago, Windows 98 instalatzean (32 MB-ko RAM-etik aurrera), ezta CD-ak grabatzean ere, nahiz eta abiadura txikian jardun: 2x. Kasu horietarako, dena den, badira makina zahar horietara ederki egokitzen dien Linux sistema operatiboaren berariazko bertsioak ere.

Bigarren ordenadorea

Ordenadore zaharra erabat baztertu aurretik ere merezi du gogoeta egitea: ez ote da nahikoa ekipo horretako osagaietakoren bat (disko gogorra, txartel grafikoa, etc.) berria jarri edo beste batzuk eranstea (DVD-ren irakurgailu-grabagailua, adibidez) premiak ahalik eta kostu txikienarekin asebetetzeko?

Ordenadore berria erosteko erabakia hartutakoan, aurreko traste gris hura traban egongo da edonon, oztopo izango da. Ordezkaturiko PC hark hamaika lan egiteko balio du, hala nola testuak idatzi, Interneten barrena nabigatu, xake partidak jokatu, etc. Beraz hori aski izan daiteke PC bakarra bi pertsonak (bi eskolaume, adibidez) batera erabili behar duten etxeetan. Traste zahar hura baliagarri bihurtzeko sakoneko garbiketa egin, zertan erabiliko dugun zehaztu eta bere gaitasunaren araberako programak instalatu baizik ez dago. Hona beste aukera bat: hari baten (edo hari-gabeko sarearen) bidez PCrik ahaltsuenari konektatu eta horren baliabide guztiak erabiltzea (horrela, ordenadore zaharra handiaren "terminal tonto" baten antzekoa izango da eta etxean azken belaunaldiko bi ordenagailu bagenu bezala arituko da, berriaren prozesagailua geldirik ematen dituen tarteez baliatuko baita). Azken finean, desmuntatu eta haren osagaietako batzuk erabili ahal izango ditugu. Nolanahi ere, laguntza baino areago eragozpen baldin bada, izango da norbait ordenadore zahar horri zukuak aterako dizkiona.

Amaiera egokia

Dena den, ordenadore zaharra izan edo matxuratua egon, hainbat erakundek dihardute horrelako aparatuak jasotzen, ondoren gizarte zein hezkuntza alorreko proiektuetara bideratzeko edo Hirugarren Mundura igortzeko. Bip Bip fundazioak (www.bipbip.eswww.bipbip.es) adibidez, enpresetako eta partikularren ordenagailuak bilduz gero, doitu egiten ditu eta bazterketa soziala nozitzeko arriskuan dabilen jendearen aldeko gobernuz kanpoko erakundeei entregatzen dizkiete. Badira horrelako beste hainbat proiektu, hala nola Presencia Activa (www.abierta.org/donar.htm): honek ere ordenagailuak jaso eta irabazteko asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeei ematen dizkie, erakunde horiek bere aldetik garapenean doazen herrialdeetara edo antzeko helburuetara bidera ditzaten, hala nola (www.ntafrica.org) edota Telecomunicaciones Solidarias (www.renuevate.com/teso/).

Irtenbide guztiak arakatuta, PC horren helmuga bakarra zakarrontzia dela deliberatzen bada, kontuz ibili behar da: "garbigune" izenekoetan utzi behar dira, hau da, tamaina handikoak (etxetresna elektrikoak, altzariak, informatikako ekipoak, etc.) edo arriskutsuak izatearren (produktu kimikoak, pinturak, olioa, bateriak, etc.), traste jakin batzuen berariazko hilerri den horretara. Horrelako instalazioak partikularrek bakarrik erabil ditzakete, doan erabili ere.

Museoko piezak
www.obsoletecomputermuseum.org

  Ordenagailua behar bezain zahar eta berezia baldin bada, museo batean ipin daiteke, jende aurrean. Orri honetan Amstrad, Commodore edota estreinako Apple haien garaietako zaharkinen irudiak (horietako batzuek, hiru dimentsiotan) bildu dira.

  Haiek bai jolasak!
www.computeremuzone.com

Emulatzaileei esker, PC zahar bat (nahikoa da 486 motakoa) bideojokoen aparatu bihur daiteke: bertan Spectrum, Atari, Amstrad edota Amiga zaharren jolastokiak izango ditugu.

Birziklatze eskola
www.escuelas.consumer.es/reciclaje

  Hona hemen ingurugiroari mesedetxo bat nola egin dakiokeen azalduz consumer.es delakoak eskaintzen duen ikastarotxo bat: hori gidari hartuta, gure aztura xumeetako batzuk ohiko praktika bihur dezakegu.

Linux alternatiba

Linux sistema operatibo libre (horren barrunbeak ikusi ez ezik, aldatu ere egin daitezke) eta doanekoa da. Pertsonalizatzeko modukoa eta malgua izaki, bere diseinu modular hutsari esker zernahitarako balio du, ia: bai kaleratu berri den azken ordenagailuarentzat, baita "antzinako" konputagailuarentzat ere. (nahiz horrelakoetan ez den horren distiratsu eta soila izango). Arazo nagusia: bera maneiatzea oraindik ez da, hainbat alderditatik, Windows bezain erraza; beraz, hasteko urrats egokiena Knoppix (www.knoppix.com) edo antzeko bertsioetara jotzea izaten da, horiek CD-ROM-etik abiarazten baitira, inolako instalazio edo konfiguraziorik gabe eta, gainera, ordenagailuko ezertxo ere ez dute aldatzen.

Aski da 8MB-ko RAM eta diskoan 50MB-ko espazioa bete dezakeen 380 motako prozesadorea gutxieneko instalazioa egiteko (hala nola Tiny Linux-ena: http://tiny.seul.org); hori baino pittin bat gehixeagorekin Linux sistema erabat funtzionala lor dezakegu, bere ingurune grafiko eta guzti (X-Window). Hortik aurrera, era guztietako aplikazioetarako balio duten Linux bertsioak instala daitezke. Badauka bere bilduma ofimatiko osoa (OpenOffice.org), nabigatzaileak (Mozilla, Firefox, etc.), argazkiak doitzeko programak (GIMP) baita bat-bateko mezularitza (areago, Yahoo! eta Microsoft-eko Messenger-ekin elkargarriak). Hori bai, zenbat eta gehiago eskatzen diogun, orduan eta "gazteago" beharko du izan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto