Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Urbanizazioan eskaini zuen hirugarren tenis-kantxa at utzi zuen sustatzaileak

 Arkitektoak eginiko exekuzio-proiektuaren memorian agertzen ziren hiru tenis-kantxez hornituriko urbanizazioan etxebizitzak eskainiz propaganda orritxoak banatu zituen enpresa etxe-sustatzaileak baina obra berriko adierazpen eskritura egin zuenean ez zuen sartu hirugarren kantxa hura: aparte mantendu eta azkenean beste enpresa bati saldu egin zion. Erostunek enpresa etxe-sustatzailea eta kantxa erosi zuen enpresa auzitara eraman zituzten, tenis-kantxa urbanizazioaren elementu zela adieraziz. Enpresek, ostera, eskritura publikoan erostunek kantxa edukitzeari uko egin ziotela argudiatu zuten. Epaitegi Gorenak 2003ko maiatzaren 23an emaniko epaian dioenez, kontsumitzaileek eginiko ukapenaz jabeturik zeudela ezin onartuzkoa da, eskritura ez baitzegoen inskribatua eta, ondorioz, publizitatea den baldintza ere bete gabe zegoen, hau da, erostunei beraiei ere ez zitzaien informaziorik eman aldaketa hartaz. Kontuan hartu beharrekoa da, gainera, eskubideei uko egiten zaienean berariaz adierazi behar dela. Horrenbestez, hirugarren tenis-kantxa ere salerosketa horren osagai eta jabekideen komunitateko elementu komuna da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du