Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Telekomunikazio enpresak erabiltzaileari honen etxean hiru hilabetez telebista zerbitzua doan eskaini zion. Kontsumitzaileak eskaintza onartu egin zuen, horregatik kontratu-bidezko loturarik ez zuela argi eta garbi utzita. Hiru hilabetekoa amaiturik enpresak iraupen mugagabeko kontratua bazegoela ulertu eta bezeroari kontrataturiko zerbitzuak ordainarazi nahi zizkion. Kontsumitzaileak, zerbitzua eten zedin eskatuz eta berak doaneko eskaintza baizik onartu ez zuela jakinaraziz, idazkia enpresara bidali zuen. Halaz ere, enpresak erabiltzailearen kontra egin zuen, zerbitzuen ordainketa eskatuz, baina epaiketa galdu egin zuen. Burgosko Epaitegiak 2003ko apirilaren 2an emaniko epaian xedatu zuenez, kontsumitzailea ez zegoen enpresarekin loturik, zerbitzuen eskabide-orrian horrelakorik ez baitzegoen berariaz adierazita (bidezko den argitasun, soiltasun eta ulergarritasunez). Edukiaren lausotze hura "Hiru hilabete doan" esakunea eranstean are nahasgarriago gertatzen zen: horrek, Entzutegiaren iritziz, probako zerbitzua loteslea ez dela ulertaraz diezaioke kontsumitzaileari eta, zerbitzuarekin jarraitu ahal izateko, beste hitzarmen bat sinatzea agintzen du.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa