Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hegaldia atzeratzearren, oporraldietako arratsalde bat galduta

Bidai agentziaren bitartez kontsumitzaileek Pariserako joan-etorriko bidaia eta lau gautako egonaldia kontratatu zuten. Aire-konpainiako tripulazioaren greba tarteko, hegazkina berandu aireratu zen eta bidaiariek oporraldietako arratsalde oso bat galdu egin zuten. Atzerapenagatik eta ondoriozko kalte moralengatik, agentzia eta aire-konpainia auzitara eraman zuten: Soriako Entzutegiak agentzia absolbitu baina aire-konpainia zigortu zuen, erabiltzaileei 567 euro ordaintzera. Entzutegi horrek, 2003ko irailaren 1ean emaniko epaian, bidaiariek nozitu zituzten arazoetan agentziak erantzukizunik izan ez zuela, turismo-txartela saldu baizik ez zuela egin eta tripulazioen greba ez kontrolatzeaz gainera, haren berririk ere seguruenik ez zuela dio. Kalte moralei dagokienez, justifikazio gabeko atzerapen larrien ondorioz gertatzen diren neurri batetik gorako atsekabe eta saminak jotzen dira halakotzat; ez, ordea, gogaitze, aspertze edo haserretze hutsak. Hegaldiaren geroratzeak arratsalde bakar baten galera ondorioztatu zuenez, bidaiaren gainerakoa ederki gertatu zelarik, bidaia osoa indemnizatzea ezin da bidezkotzat jo eta, hortaz, 567 euroren indemnizazioa zuzen eta egokia da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto