Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Igerilekuko egutera janariak prestatzeko baliatzen dute

Igerileku komunitarioaz hornituriko apartamentua daukat. Erantsitako zona auzokide batzuek janariak apailatu, bazkaldu eta afaltzeko baliatzen dute, teorian bederen, eguzkia hartzeko baizik ez den toki horretan. Praktika hori lorategira ere hedatu delarik, auzokide askotxok paella etxetik jaitsita, bertan egiten dituzte janariak. Komunitatea ke eta usainez beteaz, bertan bazkaltzen dute eta ez dute errespetatzen ez siesta garaia ezta gaueko loa ere. Ba ote dute horretarako eskubiderik edo arauren batek galarazten die jokamolde hori?

 Autonomi Erkidego gehienek erabilera kolektiboko igerilekuen egoera higieniko-sanitarioa arautu dute, bakoitzak bere arautegiaren bidez. Erkidego batetik bestera terminoak aldatzen dira hemen ere: arautegi hori jabeen komunitateetako igerilekuei aplikatzen zaie (edo ez) baina kasu askotan hogei auzokidetik gorako igerilekuetan bakarrik dute eragina. Guk, Osasun Departamentuan erabilera kolektiboko erregimen higieniko-sanitarioari eta jabekideen komunitateei aplikatu beharreko araua eska dezazun aholkatuko dizugu. Horrez gainera, komunitatearen titulua kontsultatu beharko da, elementu komunak erabiltzeko arauak ba ote diren egiaztatzeko ere.

Orientazio gisara, autonomi erkidego batzuetako arauek horrelako tokietan barne araudia izateko obligazioa xedatzen dute eta horren testua igerilekurako sarreran, toki ikusgarrian, agertu behar izaten da, oro har. Testuak, diogunez, hurrengo alderdiak jasoko lituzke, gutxienez: instalazioak aldi berean erabil ditzaketen pertsonen kopurua; uretan sartu aurretik dutxa hartu beharra; uretako txanoa eta txankletak erabiltzeko aholkua; ur bidez, zuzen edo zeharka erraz transmiti daitezkeen gaixotasunak nozitzen dituzten pertsonen sarreraren debekapena; kalerako oinetakoak edo jantziak jarrita pertsonak bainu-gunera sartzeko debekapena; animaliak sartzeko debekapena; bainularientzako berariazko guneetan jan, edan edota erretzeko debekapena; hondakinak bertan behera uzteko debekapena eta zakarrontziak erabiltzeko obligazioa; haurrentzakoak ez diren igerilekuetara haurrak helduekin joateko aholkua.

Gure ustez, administratzaileari -eta presidenteari- Jabekideen Biltzarra dei dezaten eskatu behar diezue, berdegune eta igerilekuei dagokienean, behintzat, komunitateko barne-erregimeneko arauak gehiengoz onets ditzazuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto