Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Guraso banandu batek semearen mantenu-kuota ordaindu behar al dio beste gurasoari, berarekin oporraldietan dagoen bitartean ere?

Bananduta nago 2001 urteaz geroztik eta zazpi urteko semea dut, guraso-agintea partekatuta. Umearen mantenua nik ordaintzen dut hilero. Umeak nirekin hilabete eta erdia oporretan eman duelarik, epe honetakoa ere ordaindu behar ote diot amari? Horrelakorik ez egitea agintzen omen du logikak, epe honetan gastuak ene konturakoak izan baitira. Dena den ez dakit legezkoa den, sententziak horrelakorik ez baitu xedatzen.

 Banantze edo dibortzioan adin txikiko seme-alaben zaintza gurasoetako baten eskuetan uzten denez, besteak bisitatzeko obligazio eta eskubidea du. Asko-askotan eta adin txikikoen oporraldiei dagokienez, bisitatzeko eskubide hori, zaintza ez duen gurasoarekin umeak oporren erdia ematean gauzatzen da. Hortik dator kontua: adin txikikoak zaintza ez duen gurasoarekin eman duen oporraldi horietako mantenua ere ordaindu behar ote zaio beste gurasoari, egun horietako elikagaiak zaintza ez duen gurasoaren konturakoak izan direla gogoan izaki. Kontu horri, beraz, erantzuna emateko, kontuan izan behar da "legezko elikagaiak" eguneko edo hileko elikadura hutsa baino askoz ere gehiago direla. Elikagaiengatiko pentsioak seme-alabak bere oporretan izan ditzakeen gastuak baino premia gehiago estaltzen ditu. Adibidez, badira urtebeteko maiztasuneko (edo, gutxienez, hilabete baino maiztasun handiagoko) gastuak ere. Espainiako Kode Zibileko 42. artikuluak dioenez, elikagaitzat jotzen da umea elikatzeko, janzteko, bizitzeko, hezteko eta sendatzeko behar duen guztia, atal horiek maiz oporretako janez kanpokoak badira ere. Beste alde batetik, pentsio horren munta finkatzearen oinarria beharturiko gurasoaren urteko diru-sarreren eta urte osoko gastuen ponderazioan datzanez, pentsioa finkatuz gero, hilean horrenbeste ordaintzea xedatzen da. Gure iritziz, egokiena banantze-kasuan interesak defendatu zituen abokatuarekin kontsultatzea izango da. Nolanahi ere, seme-alaben interesak gurasoenei lehenesten zaizkienez, epaitegi gehientsuenek horrelako eskabideei ezezkoa ematen diete, arauak ahalik eta seme-alaben alderago gerturatzearren.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto