Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Espainiako etxeen %70etan astean behin aurretiaz kuzinaturiko produktuak kontsumitzen dira; %38k, berriz, hiru baino gehiagotan jotzen du horrelakoetara, Dietetika eta Elikadura Zientzien Elkarte Espainiarra, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Konfederazio Espainiarra eta ontziratutako aurrez kuzinatuen hamalau fabrikatzaile espainiar nagusiek arestian egin duten "Elikagai izoztuen kontsumo azturak Espainian" izeneko azterlanean. Astirik eza, sukaldean aritzeko zaletasun eskasak, horrelako produktuak prestatzeak dakarren erosotasun eta azkartasunak... hamaikatxo argudio erakusten dira jaki horien erabilera zuritzeko. Kontuak kontu, horrelako produktuak ez dira egokienak maizegi kontsumitzeko. Klabea, beraz, gure dietan inoiz edo behin tartekatzea da, inola ere ez elikaduraren oinarri gisa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa