Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak

Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Atseden-sistemak: Aukera pertsonal hutsa

Deskantsu ekipoak, bertan atseden hartuko duenak egoki iritziko duen ordenan eskaini behar dizkio elementuak

  Bizitzaren herena lotan ematen dugunez, egunean eginiko esfortzuetatik suspertzeko bezain esker onekoa izan behar du loaldiak. Deskantsu sistema ona aukeratzea, hortaz, lehentasunezko kontu bihurtu zaigu. EBIA (European Bedding Industries' Association) erakundeak eginiko txosten baten arabera, deskantsu ekipoen iraupena gehien luzatzen duen Europako herrialdea Espainia da. Espainiarren %20ren ustez koltxoi berbera hogei urtez erabiltzen ahal da eta, praktikan ere, horrelaxe gertatzen da: espainiarrak dira koltxoiz gutxien aldatzen direnak, batez beste 12,6 urtez behin ekartzen baitute berria. Areago, inkestari erantzun diotenen %68rentzat, berrikuntza egiten da koltxoi zaharra nabarmen desitxuratu, urratu eta higitu denean, ez lehenago. Espainiaren aurretik Belgika eta Italia doaz (herrialde horietan koltxoia 11,7 eta 11,5 urtean behin aldatzen da, batez beste) eta zerrenda buruan, berriz, Holanda eta Austria agertzen dira, bertan 9,6 eta 8,2 urte iraganez gero koltxoi berria ipintzen diotelako erabiltzaileari.

Ekarri behar den koltxoi motari dagokionez, herriak uste izan duenaz beste aldera, Kovacs Fundazioak eginiko azterketak ondorioztatu duen arabera, koltxoi gogorrak ez du giltzetako mina arintzen. Koltxoi horien ordez erdi gogorrak aholkatzen ditu Fundazioak, horrelakoek gogor-gogorrek baino 2,4 aldiz hobeki zaintzen dutelako oheko minaren bilakaera. Emaitzek dioten bezala, koltxoiz aldatze hutsak hobekuntza ekarri zien paziente guztien bizkarreko minaren kontrolari eta paziente horiexen %40 inguruk sintomak arintzeko hartzen ari ziren botikak -gehientsuenak, analgesikoak- utzi ahal izan zituen, aldaketa egiteari esker.

Jendeak koltxoiari eguneroko bizitzan daukan garrantzia aitortzen ez dionez, dendan sartu eta alea aukeratzeko unean kontuan hartzen diren elementuak bestelakoak dira, hala nola prezioa edo publizitateak adierazitakoa. Deskantsu ekipoa hautatzea, ordea, kontu pertsonala da. Norberarentzat koltxoirik hoberena zein den asmatzeko, subjektuak nola lo egiten duen eta, batez ere, ohetik jaikitzean nolako sentsazioak dituen hartu beharko du aintzat. Erantzuna deserosotasuna baldin bada, baliteke koltxoiz aldatzeko garaia heldua dela sinestea.

Orrialde-zenbaketa

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk

Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto