Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Jele ile-finkatzaile sendo-sendoak: Ilea finkatzeko ahalmenean, alde handia lagin batetik bestera

Kalitateaz irizpide gehienetan alde handirik ez dago baina garestienek hobeki finkatzen dute ilea

  Oraingoan aztertu diren zortzi ile-finkatzaile "estra sendo" kategoriakoetan ikusi denez, prezio batetik bestera alde nabarmenak agertzen dira: litroko 14,54 euroetatik (Giorgi Line) 31,28 euroak arte (Shock Waves). Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Pantene Pro-V laginak agertzen du: kostu apala (25,18 euro litroko) eta finkatze on-onekoa izateaz gainera, erabilera proban kalifikaziorik hoberenetako bat jaso du. Giorgi Line ere aukera polita da: denetan merkeena izaki, egoki agertzen da probako atal guztietan.

Jele finkatzaileek orrazkera luzaro mantendu behar dute, ileari itxura natural, malgu eta distiratsua emanez, ilea zanpatu gabe eta, erabili ondoren, hondakinik uzteke. Bestetik, produktu hauek ilea zainduko duten gai babesle, hidratatzaile eta elikatzaileak edukitzea ere komeni izaten da.

Laginok osagai nagusia ura dutelarik berari erantsi zaizkio gai jelifikatzaile eta biltzaileak (biskositatea areagotzen dutenak), humektanteak (ura atxiki eta ilearen kanpoko geruzak hidratatzen dituztenak), emolienteak (jelearen egonkortasuna mantentzen dutenak), kontserbatzaileak (bakterio, lizun eta legamien garapena galarazten dutenak), produktuaren itxura hobetzen duten aroma eta koloratzaileak, egokitzaileak (ilea distiratsu, leun eta malgu uzteko balio dutenak) eta bestelako eragile berariazkoak, ilea elikatzeko, konpontzeko, hidratatzeko edota babesteko. Nolanahi ere, osagai nagusia ilea trinkotzea erdiesten duena da, erretxina, alegia.

Kontuz begiekin

  Horrelako produktuak erabiltzean hartu beharreko neurrietako bat, gaia begietan inola ere ez sartzea da. Fabrikatzaileak horretaz ondo jabetu direnez, ahaleginak egiten dituzte gaien pH faktorea ahalik eta neutroen izan dadin.

Jele hauen pH faktorea balioztatzeko unean erreferentzia buru-azala hartu ordez, begiko malko-guruinaren pH-a (7,5, hots, neutroa) hautatu da. Lagin guztiek dute 7 eta 8 bitarteko pH-a, Shock Waves izenekoak izan ezik: honakoa azidoago (6,8) eta, beraz, txarragoa da.

Jele guztiak lurrintsu eta garden dira, Shock Waves nakar-itxurakoa delarik. Produktu hauek ez dute oso likido izan behar, aplikatzean hatz tartean ihes egin ez dezan. Proba honetan hautemaniko balio garaiek (neurtzeko unitatea mmx10-1/s da) trinkotasun apalagoa adierazten dute; horrenbestez, 30etik beherako balioak onartu, 30 eta 45 bitartekoak hala-moduzkotzat hartu eta hortik gorakoak txartzat jo dituzte adituek. Lagin guztiak 30ez azpitik agertu dira, Pantene Pro-V (31) FX Studio Line (46) izan ezik.

Estraktu lehor gehiegi edukitzeak adierazten du produktuak gai organiko eta mineral ugari dauzkala baina datu horrek bakarrik ez du ondorioztatzen produktuaren kalitate eskasagorik. Emaitzek gorabehera handiak agertu zituzten: Pantene Pro-V laginetik (gutxien erakutsi zuena: %3 baizik ez) Llongueras lagineraino (estraktu ugarienekoa, %13,1).

Alkohola erretxinak disolbatzeko eta produktua lurrunarazteko (horrek ilea finkatzen laguntzen duen heinean) baliatzen da honelako produktuetan: Pantene Pro-V eta Shock Waves laginen formulek ez dute alkoholik; gainerako seietatik, berriz, Llongueras (%32) da alkohol gehien daukana eta Giorgi (%4) eta Poly Swing (%10) gutxien dutenak.

Gai aktiboak

Jele finkatzaile hauek berariazko bertuterik ohikoenak dituzten substantziak ba ote zeuzkaten aztertu zen laborategian. Pantenolak (B5 probitamina izenez ere ezagun da), adituen arabera, ilea konpondu, elikatu eta hidratatu egiten duelarik, Poly Swing (%0,06), Llongueras (%0,13) eta Pantene Pro-V (%0,02) laginetan agertu zen. Glizerinak eta sorbitolak formulako urari atxiki egiten diote eta, horrenbestez, ilearen kanpoko geruzen hidratazioa mantentzen dute. Grafic, Fructis, Llongueras eta Pantene Pro-V laginek ez daukate gai horietatik bakar bat ere. Glizerina Poly Swing (%1,4), Giorgi (%2,7) eta FX Studio (%0,10) atzeman zen. Sorbitola daukan jele bakarra Shock Waves (%2,8) da.

Ile-finkatzailea hautatzeko unean funtsezko kontua horixe da, ilearen orrazkera finkatzea, alegia. Jeleen gaitasuna neurtzeko laborategian berariazko testa egin zitzaien laginei: produktu bakoitza europar jatorriko hogei zentimetroko hamar ile-xerlotan aplikatu ondoren, xerloak arraboletan bildu ziren. Horrela gau osoa eman ondoren arrabola kendu eta, hurrengo zortzi orduetan, kizkurren aldaerari begiratu zitzaion, ordubeteko tartetan. Kizkurra zenbat eta gehiago luzatu orduan eta ahulagoa da ilea finkatzeko ahalmena.

Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginak dira, proba horren arabera, ilea finkatzeko ahalmen handiena dutenak. Giorgi Line da erdi pareko ahalmena duena eta Grafic, Fructis, Poly Swing eta Llongueras laginak, azkenik, apalen agertu zirenak proba horretan.

Jakintsuen iritzia

Jeleok uzten duten ilearen itxura eta ukitua aztertu zuten, aurreko proban bezalako beste hamar ile-xerlotan produktuak aplikatu eta handik ordubetera ilea eskuilatuz. Hiru aldiz errepikatu zuten eskuilatze hori eta, ariketa amaitutakoan, xerloen azken itxura baloratu zuten adituek. FX Studio laginari trinkotasun ahula egotzi zitzaion, Fructis laginaren dentsitatea hobetsia izan zelarik. Produktua aplikatu ondoren zortzi laginetatik bakar bat ere ez zen likatsu agertu; areago, orrazkera egin aurretik xerlo guztiek distira egokia zuten. Ilea eskuilatu ondoren laginek ez zuten hondakinik utzi.

Shock Waves laginak ez bezala, Grafic eta Poly Swing markakoek ilea moldatzeko duten gaitasuna azpimarratu zuten adituek. Ile-xerloa orraztu ondoren agertzen zuen leuntasun egokia lortu zuten Giorgi Line, Llongueras, Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginek; orraztu ondorengo leuntasun eskasa agertu zuen Pantene Pro-V-k eta Shock Waves produktuak ez zuen ile malgurik erdietsi, proba amaitutakoan. Poly Swing, Llongueras, Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginak dira, orraztu ondoren, ilean hondakin gehien utzi zituztenak.

Ilea ikuzi bitartean xerlo guztiak aise askatu ziren, hondakinik agertu gabe. Ondoren, ilea bustirik, erdietsitako emaitzak bikainak eta antzekoak izan ziren kasu guztietan Shock Waves laginarenean izan ezik: orrazteko unean ileak zailtasunak agertu zituen eta hondakinak agertu ziren, ostera ere. Laburbilduz, ilea hobekien uzten dutenak Poly Swing eta Grafic dira. Shock Waves, berriz, produktu apalena da.

Laborategiko probak eta adituek egin zituztenak kontuan izaki, kalitate hobereneko jeleak Pantene Pro-V eta FX Studio dira (biek ere "oso ongi" kalifikazioa lortu dute). Giorgi Line eta Shock Waves "ongi" hutsean geratu ziren: lehenaren finkatze ahalmena ez zen goraino iritsi eta bigarrenak hondakinak uzten ditu ilean, bustirik zein lehor. Gainerako lau laginen kalitatea apalagoa da, aurreko biek bezain finkatze-ahalmen ona eskaintzen ez dutelako.

Erabiltzaileen proba

Honelako produktuak kontsumitu ohi duten hirurogeita hamabi lagunek, (hamazortzi urtetik hirurogeita bost bitarteko gizonezko eta emakumeak) hemen azterturiko zortzi jeleak probatu zituzten. Grafic (6,7 puntu, 9ko eskalan) izan zen hobekien kalifikatua, ondotik Poly Swing (6,3 puntu) eta Pantene eta FX Studio (biak ere, 6,2na punturekin) zetozkiola. Fructis (5,4 puntu) izan zen okerrena, hurrenak Giorgi eta Shock Waves (biek ere 5,7 punturekin) zihoazela.

Jelearen trinkotasuna, malgutasun eta distira, ilea finkatzeko ahalmena eta eragin horren iraupena antzekoak dira zortzi laginetan, erabiltzaile horien arabera; dena den, lau ataletan alde nabarmenak atzeman zituzten.

Usaina: Grafic, Pantene eta Shock Waves dezente atseginago gertatu zitzaizkien erabiltzaileei Giorgi baino; gainerakoak tartean geratu ziren.

Aplikatzeko erraztasuna: FX Studio nabarmendu zen goialdean eta Shock Waves behealdean. Emaitza horiek eta laborategiko proba elkarrekin konparatuz aise ikusten da kontsumitzaileak jele trinkoa nahiago duela, FX Studio da lagin denetan dentsoena eta Shock Waves, aldiz, arinena.

Ilearen itxura, produktua aplikatu ondoren: FX Studio laginak lortu zuen kalifikazio hoberena eta Fructis-ek txarrena.

Garbitasun sentsazioa, jelea aplikatu ondoren: Grafic eta FX Studio laginek 6,6na puntu erdietsi dituztelarik, atzean geratu dira Shock Waves (5,7 puntuz), Pantene Pro-V (5,6 puntuz) eta Giorgi Line eta Fructis (biak ere 5,5 puntuz).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto