Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kreditu-txartelaren erabiltzaile bati, gimnasioan zelarik, txartela ostu egin zioten. Lapurretaren berri aurrezki kutxari egun hartantxe jakinarazi zion baina, halaz ere, txartela erabili zuten lapurrek, bai dirua kutxazainetik ateratzeko, baita hainbat establezimendutan erosketak ordaintzeko ere. Aurrezki kutxak bezeroari lapurtutako diru guztia ordaindu ordez, 60 euro eman zizkion. Konforme ez zegoelarik, erabiltzaileak erakundearen kontrako demanda jarri eta gainerako 505 euroak erreklamatu zituen. Bezeroari beste dirurik ematea bidezko ez zela argudiatu zuen kutxak: txartela ostu zioten pertsonek bere PIN baliatzea erabiltzaileak axolagabekeriaz jokatu izanaren seinale zen eta, dela PIN dokumentazioaren ondoan agertzen zelako, dela PIN hori asmatzea lapurreta errazten zuen jaiotze-daten emaitza izatearren. Madrilgo 49. Epaitegiak, aldiz, 2003ko apirilaren 5ean emaniko epaiak dioenez, nozituriko kalte-galerengatik indemnizazioa eman behar zaio erabiltzaileari. Epaitegiaren iritziz, txartela lapurtu zuenak PIN hori kutxazainean kopiatu ahal izan zuen, horrelako instalazioek ez baitute eragiketa horien sekretua bermatzen. Argudio hori tarteko, Epaitegiak aurrezki kutxa kondenatu du, erabiltzaileari 505 euro ordain diezazkion.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa