Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bidaiari uko egin zion, irten baino bi ordu lehenago

 Kontsumitzaileak bidai agentziarekin Orlandorako (AEB) beretzat eta bere alabarentzat bidai konbinatua kontratatu zuen: bidai barnean hegazkineko txartelak, lojamendua eta kruzero zerbitzua sartzen diren. Hegazkina irten baino bi ordu lehenago erabiltzaileak agentziara deitu zuen, bidaia egitea galaraziko zion trafiko istripua izan zuela jakinaraziz. Bidai agentziak kontsumitzaileari prezioa osorik ordain zezan erreklamatu zion baina erabiltzaileak uko egin zionez, agentziak auzitara jo eta, lehen instantzian, irabazi egin zuen. Kontsumitzaileak gora jo zuen, legearen arabera, bidaiaren %25 bakarrik ordaindu behar zuela uste baitzuen. Baita arrazoia eman Balearretako Entzutegiak, 2003ko irailaren 23an emaniko epaian. Epaitegi horren arabera, Bidaia Konbinatuak Arautzeko Legeak xedatua duenez, kontsumitzaileak kontratatu zerbitzuei uko egin eta entregatu dituen diru kopuruak itzul dakizkion eskubidea izango du baina antolatzailea prezioaren %25 ordainduz indemnizatu beharko du, erabakia irteera baino berrogeita zortzi orduen barruan jakinarazten badio; irteeran agertzen ez bada, ordea, prezio osoa ordaindu beharko du. Amore ematea hegazkina irten baino bi ordu lehenago jakinarazi zenez, Entzutegiak ondorioztatzen du kasu honi legez dagokion zigorra prezioaren %25 dela eta ez kopuru osoa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto