Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Balio Erantsiaren gaineko Zergagatik gehigarria kobratu nahi zioten, nahiz aurrekontuan sartua zegoen

 Igeltsero batek bezeroari honen hainbat etxebizitzatan lanak egiteagatik aurrekontua ahoz egin zion. Lanak amaitutakoan igeltseroak aurrekontuko kopurua gehi BEZ eskatu zion. Kontsumitzaileak BEZ kontzeptu gisa beste dirurik ordaintzeari uko egin zion, langileak ahoz emaniko aurrekontuan zerga sartua zegoelakoan. Igeltseroak bezeroaren kontrako demanda jarri zuen, 297 euroko BEZ ordain ziezaion erreklamatuz baina Teruelgo Entzutegiak 2003ko urriaren 7an emaniko epaian demanda ezeztatu eta kontsumitzaileari zerga ordaintzeko obligazioa kendu zion. Epaiketan argi eta garbi frogatu zen ahoz hitzartu zela lanorduko igeltseroari 18 euro ordaindu behar zitzaiola, BEZ barne zegoen ala ez, zehaztu gabe. Entzutegiaren iritziz, profesionalak BEZ erreklamatzea informazio-eskubidea larriki urratzea zen, Kontsumitzailearen Defentsaren Legearen arabera, bezeroak zerbitzuaren guztirako prezioa jakiteko eskubidea duelako; beraz, zalantzarik izatekotan, Balio Erantsiaren gaineko Zerga itundutako prezioan dagoela ulertu behar da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto