Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Txandakako aprobetxamendu erregimenean erositako oporraldiak ez du itundutakoa betetzen

Enpresa bati txandakako aprobetxamenduzko oporraldia erosi genion. Instalazioak erakusteko xedez, asteburu batean inbitazioa egin ziguten eta, bertan, neguan astebetea eros genezan aholkatu gintuzten. Une hartan bertan, txartel bidez diru-kopuru bat ordainarazi eta, guztirako munta bete arte, hainbat ordainagiri firmarazi zizkiguten. Saltzaileak hitzez agindu zuen guzti hartatik ez da ia deus bete.

  Ondasun Higiezinen Txandakako Aprobetxamenduaren Legearen arabera, kontratua izenpetu duen datatik hamar eguneko epean atzera egiteko eskubidea du erostunak. Horretarako, aski du bere erabakia saltzaileari era frogagarrian jakinaraztea, afera hauetarako kontratuan adierazitako helbidera idatziz. Kontratuaren gutxieneko betetzea ere xedatzen du legeak eta, horrela ez izatekotan, eskumena ematen dio erostunari hiru hilabeteko epean kontratua baliogabetzeko. Kontsumitzailearen eskubide horiek indarrean iraun bitartean, saltzaileak ezin dio inolako ordainketarik eskatu, legeak berariaz debekatua baitu aurretiazko pagamendurik egitea. Kontsultan ematen zaigun informazioa ikusirik, aurretiaz diru-kopuruak eskatzeko debekapena urratu zuen saltzaileak baina, halaz ere, aldebakarki atzera egiteko eta kontratua baliogabetzeko epeak amaitu dira.

Alderdi batetik, erostunen baimena eta kontratuaren sinadura modu engainagarrian erdietsi dira, truke-erregimenaren baldintza eta prezioei dagokienez, bederen: kontu hau funtsezkoa da erostunarentzat. Hitzez emaniko informazioa eta trukeen benetako errealitatearen arteko aldeaz ari garela, Legearen arabera, erostunari emaniko informazioan egiazkotasun gabeziarik atzematen bada, erosle horrek kontratuaren baliogabetasuna eskatu ahal izango du, Espainiako Kode Zibileko 1.300 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera. Planteatu zaigun kasu honi legezko testu hori aplika dakioke, gure iritziz, baina hitzez emaniko informazioaren egiazkotasuna frogatzea zaila izango litzateke epaiketan. Beste kontua da informazio hori idatziz eman balitz. Gure aholkua da, kontratuak eta eskuragarri daukaten dokumentazio guztia besapean harturik, abokatu edo kontsumitzaileen elkarte batera jotzea, kontratuaren funtsezko elementuak baliozta daitezen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du