Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Makina bat arazo etxebizitza berrietan

Eraikin egin berriko etxebizitza erosi nuen baina hasiera-hasieratik hamaika arazo izan ditugu eraikinean: garajeak ezin erabil ditzakegu, oraindik ez dugu igogailurik, zona komunak endekatuak daude, auzokideen elkartea oraino ez da osatu, etxe askoren barrualdean ez dago aterik (orain dela sei hilabete hasi ziren aldatzen, baina arotzak ez dira berriro azaldu)... Sustatzaileari behin eta berriro deitu egin diot baina bera ez da agertu ere egin: errua eraikitzaileari leporatzen dio beti.

  Badago Udaleko edo Autonomi Elkarteko Kontsumo Zerbitzuetan informazioa eskatzea. Sustatzaileak auzokideen elkartea oraindik ere osatu ez izanari dagokionez, egokia litzateke dagokion Erregistroan jabetza horizontalaren erregimena sortzeko titulua erregistratu den egiaztatzea.

Garaje, igogailu, ate eta elementu komunen akatsei dagokienez, hutsuneak eta egin beharreko lanak zehaztuko dituen perituaren txostena egitea komeni da, sustatzaileari eta eraikitzaileari horien konponketa era frogagarrian eskatu ahal izateko. Epaitegiez kanpoko akordiorik ez lortzekotan, hurrengo pausoa auzitara jotzea izango da. Eraikitzaile, arkitekto, aparejadore eta eraikuntza-prozesuan esku hartu duten guztien ardura solidarioa da lan hori, non eta horietako bakoitzari berariaz dagokiona zehaztu eta peritu-bidez banan-banan mugatzerik ez dagoen, behintzat. Garrantzi handia du denbora alferrik ez galtzeak eta kasuaren berri auzokideei jakinarazteak. Eraikuntzaren Antolamenduaren Legearen arabera, akats batzuen bermea urtebete baizik ez baita, obraren harrera-akta sinatu den datatik; beste hainbat akatsen bermea hiru urtekoa da eta eraikinaren zimendu eta egiturari ematen zaiena, azkenik, hamar urtekoa. Obraren harrera-akta Eraikinaren Liburuan agertu behar da. Horri buruzko arazorik izatekotan, dokumentu hori sustatzaileari eskatu eta etxebizitzari dagokion udaleko Etxebizitza edo Hirigintza Departamentuan kontsultatu behar da. Amaitzeko, hobe da erreklamazioa auzokideen elkarteko buruak egitea eta, komunitatearen organoak osatzeko laguntzarik behar izanez gero, abokatuari edo finka-administratzaileari eskatu beharko zaio.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto