Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Kontu korronteetako komisioak: Eragiketa berdinak izaki, alde latzak prezioetan

  Nominak helbideratzea, agiriak ordaintzea, maileguak epetara ordaintzea eta zeinahi etxebizitzatan ohikoak diren beste makina bat eragiketa egitea ezinezkoa izan liteke banka erakunde batean kontu korrontea ireki ezean. Kontu hauek, batetik, eta aurrezki eta pentsio kontuak, bestetik, funtsezko bi alderditan bereizten dira: horien interesa, dezente ere apalagoa -horregatik ez dira baliatzen aurrezteko, eguneroko diru-transakzioak egiteko baizik- eta bertan sarturiko dirua berehala eskuragarri izatea, bestelako bi kontu-motetan ez bezala, hauetan itundutako epea iragan arte kapitala baliatzea debekatua baitago.

Etxeko gestioak egiteko eroso-erosoa izatearren, kontu korrontea da demanda handieneko finantza produktua baina eragiteko arintasun horrek badu ere bere prezioa, komisio gisa kobratzen zaiguna, banka erakundeekin kontratatzen den beste zeinahi produkturen modura. Komisioak kontu korronte bidez eginiko gestio askori aplikatzen zaizkio eta, kontraesana badirudi ere, mugimendu edo transakziorik ez izatearren ere kobratzen dira komisioak.

Komisio ohikoenak

Kontu korronteei gehien aplikatzen zaizkienak kontua mantendu, fondoak transferitu eta ordainketa eta kobrantzak egiteagatikoak dira. Itxiera-komisioa banku eta aurrezki kutxa gutxik kobratzen dute. Nabarmen dezagun, nahasketa-iturri gertatzen baita sarri, kontua "hutsean" uztea eta kontua ixtea bi eragiketa desberdin direla. Lehendabizikoan, kontuan saldorik ez badaukagu ere, erakundearekiko kontratuzko harremanak bere horretan dirau. Kontu korrontea ixten bada, kontratua bukatu da. Bi kontzeptu horiek ongi ez bereiztearren sortu dira numero gorri asko. Kontu korronteko batez besteko saldoa kopuru batetik beherakoa izanik -banka erakundearen arabera aldatzen da muga hori- kontua itxi ez baldin badugu, mantenu komisioa kobratuko digu erakundeak eta, urte batzuen buruan, banku edo kutxaren aldeko zorra metatuko da: zor horek harritu egingo gaitu, gure ustez, kontua "hutsean" utzirik, kontratuzko harremana ere burutua zegoelako.

Mantenuagatiko komisioa urtekoa edo seihilekoa izan ohi da eta alde handiak agertzen ditu erakunde batetik bestera: banka batzuek kontzeptu horrengatik 30 euroraino eskatzen dituztelarik, beste hainbatek ez dute deus kobratzen kontuaren batez besteko saldoa kopuru jakin batetik (300 euro, gehienetan) goiti badabil. Transferentziengatiko komisioetan ere aldeak biziak dira: banka eta aurrezki kutxa batzuek mugimendu bakoitzeko ezartzen duten 1,20 eurotik beste batzuek aplikatzen duten 3,4 eurora arte. Interesa, berriz, ez da erabateko faktorea, aukeraketa egiteko unean, gehienetan ez baitoa %0,01etik gora. Horregatik dira biziak kontu korronteak, ohiko kudeaketa ekonomikoa egiteko bezainbeste diru bakarrik edukitzekoak. Gure diruari etekinik ateratzea nahi baldin badugu badira bestelako produktu egokiagoak.

Banku eta aurrezki kutxak Mantenu komisioa Transferentzi komisioa Kontu korrontearen interesa
BBVA 30 euro urteko %0,30 (gutxienez, 2,40 euro) gehi posta (0,52 euro mugimenduko) 0,01%
Banco Popular Español 18 euro seihileko 2,50 euro mugimenduko 0,01%
Banco Santander Central Hispano Batez besteko saldoa 300 eurotik beherakoa bada, 10 euro urteko Batez besteko saldoa 300 euro edo hortik gorakoa bada, 8 euro urteko 3,40 euro mugimenduko 0,01%
Bankinter 15 - 45 euro urteko %0,05 (gutxienez, 1,20 euro) mugimenduko 0,01%
Caixa Cataluña Batez besteko saldoa 300 eurotik beherakoa bada, 10 euro urteko Batez besteko saldoa 300 euro edo hortik gorakoa bada, 8 euro urteko. 3,40 euro mugimendu edo idazketako 0,01%
Caja Madrid Batez besteko saldoa 300 eurotik beherakoa bada, 7 euro urteko Batez besteko saldoa 300 eta 600 euro bitartekoa, 6 euro urteko
Batez besteko saldoa 600 eurotik gorakoa bada, komisiorik ez
2,80 gutxienez mugimendu edo idazketako 0,01%
Caja Navarra 15 euro seihileko 2,40 eta 3 euro artean 0,01%
Caja de Ahorros de Valencia Batez besteko saldoa 600 euro edo txikiagoa bada, 4 euro hilean.
Batez besteko saldoa 600 eurotik gorakoa bada, 2 euro hilean
Gutxienez, 2,50 euro mugimenduko 0,01%
Caja de Ahorros de Sevilla Hilean euro bat, baina batez besteko saldoa 3.000 eurotik gorakoa bada, komisiorik ez 1,99 euro, gehi 2 milako 0,01%
Caja Galicia - Batez besteko saldoa 600 eurotik beherakoa bada, 6 euro seihileko.
Batez besteko saldoa 600 euro edo hortik gorakoa bada, komisiorik ez.
Gutxienez 2,47 euro mugimenduko 0,01%
BBK Komisiorik ez, lehendabiziko bi urteetan eragiketarik egiten bada. 2,4 milako, mugimenduko 0,01%
Kutxa 1,20 euro urteko, urtebetean inolako eragiketarik egiten ez bada 2,10 euro, gehi 3 milako. 0,10%
Caja Laboral 2,25 euro hiruhilekoan, saldoa 300 euro edo txikiagoa denean. Hortik gorako saldoa dagoenean, komisiorik ez. Gutxienez, 1,80 gehi 0,27 euro, posta gastu gisa. 300 eurotik gorako kopuruetan, 2,25 milako gehi 0,27 euro, posta gastu gisa 0,01%
  • Mantenu komisioak ez du barnean sartzen libretaren ezta kreditu txartelen jaulkipena. Aurrezki kontua mantentzeari bakarrik dagokio.
  • Transferentzi komisioa beste erakunde bateko kontu korronte batetik dirua tokiz aldatzeko gestioa bulego bidez egitearren kobratzen da.

Libreak, aurretiaz jakinarazita

Banka eragiketa eta zerbitzuengatiko komisioen prezioa librea da eta, munta txikia dela medio tarifak nabarmentzen ez ditugun arren, kontu korrontea irekitzean bezeroak sinatzen duen kontratuan nahitaez agertu behar dira. Prezio askatasun horrek ere badu bere arauketa: 1989ko abenduaren 12ko Aginduan agertzen den sektorearentzako oinarrizko Araudian eta Espainiako Bankuaren 8/1990 Zirkularrean xedatutakoa bete behar dute. Araudi horrek, hain zuzen, kreditu erakundeek emaniko zerbitzu edo eragiketengatiko komisioak, erakunde horiexek askatasun osoz finkatzen dituztenak badira ere, aldatzea erabaki eta onetsiko balute, bezeroari jakinarazi beharko litzaiokeela xedatzen du. Arauetatik nabarmenduko dugu bezeroei eman ohi dizkien zerbitzuei erakundeak aplikatu nahi dizkien gehieneko tarifak jasoko dituen orritxoa egitea derrigorrezkoa dela dioena. Orritxo horrek, Espainiako Bankuak egiaztatu eta erregistratu ondoren, jendearentzat eskuragarri egon behar du. Araudi berberak xedatzen du, era berean, orritxoak (eta kasuan kasuko aldaketek) hainbat baldintza betetzea:

  • Edukia argi, zehatz eta erraz ulertzea.
  • Informazio eduki orokorra, ohiz praktikatzen ez diren eragiketa, zerbitzu edo prezioak azaldu gabe.
  • Komisioak, bezeroari benetan emaniko zerbitzuen araberakoak izango dira. Legez tasaturiko mugadun komisioak aplikatzean, horien kostuak ezin gaindi ditzake gehieneko tarifak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto