Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskolako otordua: Hamar ikastetxetik lauk bakarrik ematen dute otordu orekatu eta, nutrizio alorretik, balekoa

Lautik batek ez du gainditu CONSUMER-ek ezarritako azterketa, espezialistek garrantzizkotzat dituzten dietetika-akatsetatik hainbatetan erori direlako

Nolakoa behar duen eskolako otorduak

 

  • Eskola-aurre eta eskola-adinean "anoa" kontzeptuari, osaera energetikoari eta nutrizionalari dagokienez, eskolako otorduak dietistek emaniko aholkuetara egokitu behar dira. Era askotakoak eta gastronomikoki onargarriak, apetagarriak izan behar dute. Neskato-mutikoek era guztietako elikagaiak dastatu eta mastekatzen ohitu behar dute.
  • Sasoian sasoiko elikagaiak sartzea komeni da: fruta fresko eta barazkiak, batez ere.
  • Urteko sasoien arabera aldatu behar dira elikagaiak. Uda partean hobe dira prestaketa fresko eta arinagoak (ore, patata, lekale edota arroz entsaladak, krema hotzak) eta sasoi hotzetan egokiagoak tenperatura beroagoan zerbitzatzen diren plater sendoagoak: eltzekariak, gisatuak, etab.
  • Alterazio edo gaixotasunen (diabetesa, glutenaren intolerantzia, elikagaiekiko alergiak...) arabera otorduak aldatzeko aukera eman behar zaio jatunari.
  • Oinarrizko elikagaiak astean zenbatetan hartzen diren egiaztatzea: barazki, arrain eta lekaleak, astean behin; postrerako, fruta ahal bada; aurrez kuzinatuak, astean bitan gehienez ere.
  • Barazkiak ez dira beti birrinduta (pure edo krema eginik) zerbitzatu behar eta mota askotakoak izan behar dute. Gauza bera esan behar da arrain freskoaz (ez egunero-egunero legatz frijitua), haragiez (oilasko erre edo frijitua), etc.
  • Astean bitan gehienez ere sartuko dira aurrez kuzinatuak edota haragizko gantzatsuak. Ez da egokia aste berean albondigak, hanburgesak, saltxitxak eta pizza, oilaskodun nuggetak, arrainezko ziriak eta Frankfurt saltxitxak ematea.
  • Egiaztatu hainbat sukaldaritza-teknikaz prestatu direla otorduak (plantxa, labean erretzea, estofatzea, gisatzea, frijitzea...) eta koipe ugariko prestaketak (ogitan bildu, arrautzatan bildu eta frijituak) ez direla maizegi baliatzen.
  • Jakiari bere hornidura (barazkiak, entsalada, patata purea, barazkien frijikia, etc) edo saltsa erantsiko zaio; inola ere ez beti patata frijituak edo tomate saltsa.
  • Postrerako, fruta freskoa eta esneki soilak; ez, ordea, bizkotxo, izozki eta antzeko gozokiak.
  • Eskolako otordua etxean egingo diren gainerako jatorduekin osatuko dute gurasoek: esneki eta irinezkoekin (laboreak, ogia, gailetak...), fruta edo zukuarekin osaturiko gosari ederra; goiz eta arratsalde partean otamen bat (esneki soilak, fruta eta bere zukua, ogitartekoak) eta afari arina.

KONPARAKETAKO TAULA

Ikastetxeek suspenditu dute...
Ikastetxeak... Barazkirik ez (1) Lekaleak (2) Arrainik ez (3) Fruta fresko gutxi(4) Aurrez prestaturiko jaki gehiegi (5) Gozoki eta opil gehiegi (6)
Coruña 41% 35% 24% 29% 12% 18%
Araba 6% 0% 6% 0% 0% 0%
Almeria 67% 0% 67% 17% 33% 0%
Bartzelona 19% 38% 31% 13% 31% 6%
Kantabria 77% 6% 35% 0% 29% 0%
Gipuzkoa 12% 12% 12% 12% 6% 6%
Madril 25% 19% 25% 6% 6% 0%
Malaga 80% 20% 13% 0% 43% 0%
Murtzia 75% 60% 63% 6% 25% 0%
Nafarroa 0% 6% 13% 6% 13% 0%
Valentzia 67% 22% 61% 6% 6% 0%
Bizkaia 0% 0% 19% 0% 6% 0%
Zaragoza 13% 7% 47% 7% 0% 7%
Guztira 36% 14% 30% 8% 15% 3%

(1). Aztertutako bi asteetako batean edo bietan gutxienez astean behin barazkirik jartzen ez duten ikastetxeen ehunekoa.

(2). Berdin lekalerik jartzen ez dutenekin.

(3). Berdin arrainik sartzen ez dutenekin.

(4). Berdin fruta freskorik sartzen ez dutenekin.

(5). Aztertutako bi asteetako batean edo bietan astean bitan baino gehiagotan aurrez prestaturiko jakiak eta frijituak (san jakoboak, saltxitxak, kroketak, kalamarrak...) jartzen dituzten ikastetxeen ehunekoa.

(6). Berdin aztertutako bi asteetako batean edo bietan postre gisa astean bitan edo gehiagotan gozokiak edo opilak sartzen dituztenekin.

Gurasoei emaniko informazioa: ba ote dakigu zer jaten duten gure seme-alabek?
Ikastetxeak Zehaztapen osoz Behar bezain zehaztua Zehaztapen gutxi Zehaztapenik ez Balorazioa
A Coruña 6% 29% 59% 6% Gaizki
Álava 0% 94% 6% 0% Oso Ongi
Almería 0% 67% 33% 0% Erdipurdi
Barcelona 6% 38% 50% 6% Gaizki
Cantabria 0% 88% 12% 0% Ongi
Guipúzcoa 0% 88% 6% 6% Ongi
Madrid 6% 50% 44% 0% Erdipurdi
Málaga 0% 40% 53% 7% Gaizki
Murcia 0% 81% 19% 0% Onargarri
Navarra 0% 63% 31% 6% Erdipurdi
Valencia 0% 83% 17% 06% Onargarri
Vizcaya 38% 25% 38% 0% Erdipurdi
Zaragoza 0% 40% 60% 0% Gaizki
Total 4% 61% 32% 3% Erdipurdi
Azken kalifikazioak, hiriz hiri
Ikastetxeak Oso ongi Ongi Onargarri Gaizki Oso Gaizki Nota Final
Murtzia 0% 13% 31% 50% 6% Oso Gaizki
Valentzia 6% 11% 39% 44% 0% Oso Gaizki
A Coruña 0% 24% 41% 35% 0% Gaizki
Almeria 0% 0% 67% 33% 0% Gaizki
Bartzelona 25% 13% 31% 25% 6% Gaizki
Malaga 7% 75% 57% 29% 0% Erdipurdi
Madril 25% 25% 31% 19% 0% Onargarri
Gipuzkoa 0% 6% 82% 12% 0% Onargarri
Zaragoza 0% 40% 47% 7% 7% Onargarri
Kantabria 0% 6% 82% 12% 0% Onargarri
Nafarroa 75% 6% 6% 13% 0% Ongi
Araba 13% 75% 13% 0% 0% Bikain
Bizkaia 50% 25% 25% 0% 0% Bikain
Guztira 21% 20% 36% 22% 2% Erdipurdi

Taula honen xedea, azterketako datu globalak laburbiltzea baizik ez da. Azterturiko ikastetxeen laginak (201 ikastegi bakarrik, 13 herrialdetarako) ez du "Murtziako otorduak okerrenak dira" edo antzeko generalizaziorik egiteko aukera ematen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du