Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskolako otordua: Hamar ikastetxetik lauk bakarrik ematen dute otordu orekatu eta, nutrizio alorretik, balekoa

Lautik batek ez du gainditu CONSUMER-ek ezarritako azterketa, espezialistek garrantzizkotzat dituzten dietetika-akatsetatik hainbatetan erori direlako

  Espainian, haur-, lehen eta bigarren hezkuntzako milioi bat eta berrehun mila eskolaumek eguerdiko otordua ikastetxeko jantokian egingo dute irailean hasiko den 2004-2005 ikasturtean. Famili eta lan alorretako aztura berriek eta etxetik ikastetxerako distantziak ekarri dute haur eta nerabeen osasun eta nutrizio-heziketan jantoki horiek protagonismo handia hartzea. Elikaduran adituek diotenez, zerbitzu horrek garrantzi handia du, haur espainiarrak, batez beste, urtean 165 egunetan baitoaz Espainia osoan zerbitzu hori ematen duten 10.000 ikastegietara.

Eskolako otordu orekatuak txikienen osasuna kontrolatzen laguntzen du eta, haurtzaroan okerreko elikadura hartu izatearren, helduaroan ager dakizkiekeen gaixotasun zenbait prebenitzeko ahalbideak ematen dizkie. Bestetik, eskola garaiak elikaduraz ezagutza eta ohitura berriak jasotzearen inguruan berebiziko garrantzia duenez, elikaduraren inguruko aztura osasuntsuen bidetik etxeko txikienak abiarazteko modu egokiena eskolako otordu orekatua da. Beste aldetik, eskolako otorduak etxeko txikienen eguneko premia energetikoen %30 eta %35 inguru beteko dituenez, horren edukien aurrean gurasoek itsuarenak egin ordez, erne egon eta etxeko gosari eta afariarekin osatu beharko dute.

32.330 ikaslek baliatu jantokietan, 201 ikastetxetako eskolako otordua aztertu du CONSUMER-ek bi astetan. Azterlan honetako lehen ondorioa: ikerturiko otorduen %24k ez du azterketa gainditu eta %36k lorturiko azken nota "onartzeko moduko" epela baizik ez dela, hobetu beharreko alderdia zabal-zabala dela erakutsita. Azterturiko ikastetxeen %41ek bakarrik ematen dute otordu orekatu eta, nutrizio alorretik, balekoa (sendagile, dietista eta pediatrek emaniko azalpen eta aholkuen araberakoa, alegia).

Azterlanean aurkituriko gabezia nabarmenetako bat, eskolaumearen dietak ezinbestekoa dituen elikagaiena da: aztertu diren ikastetxeetako otorduen %36k behin ere ez dute, bere eskuko plater gisa, barazkia eskaintzen bere otorduetan; akats berbera dute %30ek arrainarekin eta beste horrenbeste egiten dute %14k lekaleekin. Otorduen %60 bakarrik dira sei nutrizio-akatsik larrienetan erori ez direnak: aipaturiko hiru horiez gainera, astean bi aldiz gutxienez fruta freskorik ez sartzea (ikastetxeen %8k izan du akats hori), postre gozoak astean pare bat aldiz baino gehiagotan ematea (%3k) eta beste horrenbestetan aurre-kuzinatuak edo frijituak ematea (ikastetxeen %15ek).

Bi aste iraun duen azterketa osoa ikastetxeen portzentaje altu samarrak gainditu duen arren, beraien eguneko otordu zenbaitetan suspentsoa lortu dute; bestelako hitzetan, eskolako otorduen kalitate dietetiko eta nutrizionala hobetu behar dute "onargarri" kalifikazioa dutenek. Ikastetxe askok aldatu beharko dituzte beren otorduak, elikagaiak kontsumitzeko maiztasunen gaineko aholkuetara egokitzeko eta beren jakiak prestatzeko moduak dibertsifikatzeko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du