Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
XXI. mendean bete-betean eta egunetik egunera mugak gaindituz doan gizartean, lehentasunezko helburuetako bat komunikazioa dugu. Gauzak horrela, atzerriko hizkuntza bat gutxienez ezagutu gabe lana bilatzea ez da gauza erraza, hainbat sektoretan bereziki; areago, enpresa zenbaitetan horrelako hizkuntza bat baino gehiago menderatzea ezinbesteko baldintza da. Badirudi ingelesa -egun, 800 milioi hiztun baino gehiago dituela- mundu osoko lingua franca bilakatuko dela, ez hiztun gehien dituelako -ohore hori txinera erraztuari dagokio- negozio, teknologia (mezu elektronikoen %80) eta zientzia (argitalpen zientifikoen %45) munduan erabiliena delako baizik.
Nola gabiltza espainolok, ordea, hizkuntza kontuetan? Panorama ez da bat ere atsegina. Europar Batasunak emaniko datuen arabera, espainiarren %47k bakarrik dio atzerriko hizkuntza batean solasaldi bat egiteko gauza dela; horren aurrean, Danimarka, Holanda edota Suedian %80 dira trebezia hori duten herritarrak. Espainian gehien ikasten ari den hizkuntza ingelesa da (populazioaren %36), azken Eurobarometroaren datuen arabera. Urrutitik doakio frantsesa, gutxiengo nagusitzat finkaturik (ikasleen %19); italiera, portugesa eta alemana ikasten ari direnak espainolen %4 baizik ez dira. Inkestari erantzun dioten pertsona gehienen esanetara, beren prestakuntza hobetzean aurkitu dituzten oztopo latzenak ekonomikoak dira, astirik eta motibaziorik ezarekin batera. Hizkuntzen aurreko jarrera hori ikusirik, giza baliabideen departamenduek enpresako aurrekontuaren %5 eta %10 arteko kopuru bat hizkuntzen ikaskuntzara bideratzen dute. Gastu larri hori murrizteko premiak bultzatuta, lanpostuak betetzeko izangaiak bilatu behar direnean, baldintza berdintsuetan izanez gero, hizkuntza gehien ezagutu ez ezik, hobekien menderatzen dituela frogatzen duena kontratatzen dute enpresek.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa