Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxejabeen elkarteak igogailua mantentzeko kontratua eten zuen, eta enpresak auzia jarri

 Etxejabeen komunitateak igogailua hamar urte edo gehiagoz mantendu eta kontserbatzeko kontratua egin zuen. Hitzarturiko baldintzetako bat zioenez, kontratua etetekotan, etete dataren eta kontratu amaierako dataren arteko fakturazioaren erdiaren pareko diru kopurua ordaindu beharko zion komunitateak enpresari. Kontratu epea amaitu eta handik hamaika hilabetera jabekideen komunitateak enpresari kontratua une hartan bertan etengo zela jakinarazi zion. Enpresaren iritziz, kontratua beste hamar urtez luzatua zegoenez, indarraldia amaitzeko geratzen zen bederatzi urte eta hilabete harengatik komunitatearen kontrako auzia jarri eta 6.487 euroko indemnizazioa eskatu zion. Asturiasko Auzitegiak 2004ko otsailaren 12an emaniko sententzian arrazoia komunitateari eman zion, enpresak eginiko eskaria ezetsita. Zerbitzua beste hamar urtez luzatzea gehiegi zela eta komunitateari merkatuko eskaintza hobeak hautatzea galaraziko ziola eta, era berean, klausula hori enpresarentzat bakarrik zela mesedetakoa zioen, hau da, komunitateak ez zuela inongo abantailarik izango zerbitzuaren kalitate, berme edo prezioetan, indarraldi txikiagoko beste kontratuen aldean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du