Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Produktua itzultzea baimendu diote baina itundu gabeko baldintzak ezarrita

Zapatak oparitu dizkidate baina aldatzea deliberatu dut, nire gustukoak ez zirelako. Erositako dendan esan didatenez, ez zegoen arazorik hori egiteko. Zapatak 77 euro kostatu ziren eta niri gustatzen zaizkidanek 80 euro balio dute. Aldatzera joan ginenean bataren eta bestearen arteko aldea ordaindu behar genuela esan ziguten: 12 euro, haien arabera, baina etiketan adierazitako prezioei begira, 3 euro baizik ez zen. Eman zitzaigun azalpena: zapatak beherapen kanpaina hasi aurretik erosi zirenez, nik eskuratu nahi ditudan zapatei ezartzen zaien prezioa beherapenen aurretikoa da. Beste aukera bat ere eman didate: 77 euroko bale bat jasotzea, baina hori beherapenak amaitutakoan baizik ez dut erabili ahal izango. Establezimenduaren jarrera zuzena ote da?

  Establezimendu komertzial batean produktua erostea -zapatak, adibidez- salerosketako kontratua egitea da: horren indarrez, establezimenduak produktua egoera zuzenean entregatu eta kontsumitzaileak horren prezioa ordaindu behar du. Erositako zerbait itzultzea, bi alderdiek (saltzailea eta eroslea) elkar hartuta, kontratua baliogabe uztea izango litzateke. Adiera horretan, kontsumitzaileak ez du eskubiderik dirua justifikaziorik gabe itzul dakion exijitzeko: oparia ez gustatze hori kontu subjektiboa den aldetik, ez du ondorioztatzen kontratua nahi eta ez baliogabe uztea (oso bestelakoa litzateke zapatek fabrikazio akatsik agertzea). Bada salbuespenik, ordea: erositakoa itzultzeko eta ordaindutakoa berreskuratu edo beste gauza bat jasotzeko eskubidea erreala da kontratuan halaxe jakinarazten denean edo saltzaileak, publizitatearen bitartez, kontsumitzaileei horrela iragarri dienean.

Gure kasuan erositakoa itzultzeko eskubidea onartu egin dute, beherapen garaietan erosteagatik murrizketarik edo baldintza berezirik izango zenik aipatu gabe; beraz, saltzailearen jarduera fede onaren araberakoa ez dela uler dezakegu, kontsumitzaileari egia osoa jakinarazteko obligazioa bete ez baitu egin. Itzulketa egiteko eskubidea onartu ondoren ez zukeen murrizketarik egin behar, beherapen garaietako baldintza bereziak argudiatuz. Kexua agerrarazteko erreklamazio orria eska daiteke baina itzulketa baldintzarik gabe egin dadin exijitzeko unean zailtasunak sortuko dira, saltzaileak hitzez eskainitako konpromisoa baita (nekez egiazta daitekeena). Beraz, negoziatu eta akordio batera iritsi beharko da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du