Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Egin ez den ortodontzia ordaintzeko eskaturiko kreditua kobratu diote

Hortz klinika batekin alabari egin beharreko ortodontzi tratamendua itundu nuen. Prezioa ordain nezan aurrezki kutxa batekin 12 hilabetera finantzatzea eskaini zidaten (1.502 euro), eta nik onartu egin nuen. Tratamendua hasi zenetik hiru hilabetera, arazo ekonomikoak tarteko, enpresak zituen lau kliniketatik hiru itxi egin ziren. Alabaren tratamendua ez zen osatu eta, orain, alabari jarri ez dioten ortodontzi aparatuagatiko mailegua ordaindu behar dut. Bankak hilero-hilero kobratzen dit eta klinikak ez dit dirua itzuli. Zer egin dezaket?

  Lehenik eta behin, finantzaketa hori Kontsumorako Kredituaren Legeak arautzen duen kontsumorako kredituaren araberakoa dela egiaztatu beharra dago: lege horrek xedatua duenari jarraituz, kontratu nagusiaren eraginik ezak, berak berariaz finantzatu beharreko kontratuaren eraginik eza ondorioztatuko du, hurrengo baldintzak betetzen direnean: lehena, ortodontzi zerbitzua eskuratzeko klinikaz bestelako enpresari batekin kontratatu izana; bigarrena, aurrezki kutxa eta klinikaren artean aurretiazko akordio izatea, kreditua eskuratzeko esklusibaz hitzartua; hirugarrena, goian aipaturiko aurretiazko hitzarmenaren aplikazioz kreditua lortu izana; laugarrena, zerbitzua osorik edo zati batean egin ez izana edo, bestela, kontratuan itundutakoaren arabera bete ez izana. Aurreko hori berretsitakoan aurrezki kutxaren aurrean ordaintzeari uko egin ahal izango diozu, baldin eta klinikaren aurka eginiko erreklamazioa egiaztatzen baduzu.

Egin beharreko lehen urratsa, klinikari kontratua bete dezan edo baliogabe utz dezan eskatzea da (ortodontzi tratamendua burutu dezan, alegia), klinikak bezeroari dirua eta bezeroak klinikari ortodontzi aparatua itzuliz. Baita kalte eta ordainak kitatzea ere, horrelakorik izan bada. Erreklamazio hori egiaztatu eta jasotze-agiriaz lagunduriko bureau fax baten bidez egin dezakezu edo, bestela, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora joan beharko duzu. Erreklamazioa aintzat hartzen ez badute, aurrezki kutxara jo behar da (idatziz, era berean), finantzaketa kontratua baliogabe utz dezan eta ordaindutako kuotak itzul ditzan eskatuz. Aldeko erantzunik jaso ezean, abokatuarengana egitea komeni izaten da, finantzaketa kontratua baliogabeturik jotzen dugula jakinarazteko eta, bide batez, klinikaren aurkako eta aurrezki kutxaren aurkako lege egintzei ekiteko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto