Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Zerbitzuguneak: 7.500 kilometrotik gora eginik 145 gune aztertu dira: Ia erdiek ez dute gainditu kalitate eta segurtasuneko azterketa

Hutsune nagusiak: atsedenlekurik ez izatea, gurpil aulkidunen erabiltzailea baztertzea eta hondakinak gaika ez jasotzea

  Aurtengo udan berriro ere, errepideetako zerbitzuguneak auto gidarientzako erosotasun eta segurtasunaren funtsezko elementu bihurtuko dira, oporraldiez gozatzeko tokira iritsi arteko bidaia luzean atseden hartzeko ez ezik, hankak luzatu, komunera joan, zerbait freskoa hartu edo eserita bazkaltzeko beharrezkoak diren azpiegituren hornitzaile izango baitira. Adituen aholkuei jarraiki, 200 kilometro egin edo ibilian bi ordu eman ondoren tartetxo bat gelditu eta atseden hartzea komeni izaten da. Nekeak eta loak eragindako arreta galeren ondorioz makina bat istripu gertatzen da urtero: horregatik tarteka atseden hartzea oso-oso garrantzitsua da, ibilgailuan bide luzea egiten dugunean.

Joan den ekainean CONSUMER-eko teknikariek, beren burua erabiltzaile soiltzat agertuta, uda partean trafiko gehien hartuko duten Espainiako errepideetako zenbaitetan 145 zerbitzugune bisitatu zituzten, zortzi ibilbide hauetan: A-1 eta AP-1, Madril, Burgos, Gasteiz eta Donostia lotzen dituen tartean; A-6 eta AP-6, Madrildik Coruñaraino; A-3, Madrildik Valentziara; Madril, Jaen, Granada eta Malaga (A-4, A-92, A-44, A-45); Donostia, Bilbo, Santander eta Oviedo (A-8 eta AP-8) igarotzen den tartea; Bilbo, Logroño, Zaragoza eta Bartzelona (AP-68 eta AP-2) lotzen dituena; Bartzelona, Tarragona, Castello eta Valentzia lotzen dituen AP-7 eta, azkenean, eta Valentzia, Alacant, Murtzia eta Almerian barrena igarotzen diren AP-7 eta A-7. Lan sailak jorratuz, guztira ibilgailuan 7.500 kilometrotik gora egin ziren, horiexetan beteko baitira aurtengo uztail eta abuztuan Espainian egiten diren 20 milioi lekualdatzeetatik asko eta asko.

Zerbitzugune horietan auto gidariari eta laguntzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen aniztasuna eta kalitatea, zerbitzugunearen barneko bide segurtasuna, instalazioen egoera eta garbitasuna, prezioak eta erabiltzaile ezinduentzako iristeko erraztasunak aztertu dira ikerlan honetan.

Datu nabarmenena: azterturiko zerbitzuguneen %43k ez dute gainditu CONSUMER-en azterketa, horietako erdiek "erdipurdi" edo "hala moduz" kalifikazioa erdietsi badute ere, onespenaren ertzean, alegia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du