Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kalitate egiaztagiriak hondartzetan: Hondartza bermedunak

Bandera Urdina, ISO 9001 eta 14.000 kalitate arauak, ICTE erakundearen kalitateko "Q" marka edota EMAS kudeaketa sistema, guztiak dira agintari publikoek dauzkaten mekanismoak, hondartzen kalitatea eta egoera egokia egiaztatu eta kudeatzeko ez ezik, bisitariei urterik urte hobetuz doazen parametroak eskaintzeko ere.

Arau horietako bakoitzak bere eskakizun maila daukan arren, denen helburua da titulu horiek lortzen dituen hondartza aldez edo moldez ospe onaren distiraz janztea -eta, hedapenez, eskualdea, lurraldea, autonomi erkidegoa edo herrialdea-. Gainera, hondartzen marketina eta publizitatea egiteko tresna gisa agertzen dira.

  Hondartzen kalitatea eta kudeaketa egiaztatzeko garrantzia agerian geratzen da Espainian: bertan halakotzat katalogatuta dauden hiru mila guneetako batzuek egunero-egunero 30.000 bisitari baino gehiago jasotzen dituzte. Hondartzaren ustiapenak dakarren eragin ekonomikoa ere ez da hutsaren hurrena: Estatu osoko lurraldearen %0,001 baizik betetzen ez dutela, hondartzek sortutako ekonomia Espainiako errentaren %10era iristen da. Hobekuntza horretan jardun eta aurrera egitea ez ezik, ingurumenerako errespetua eta ingurunea osasuntsu mantentzea funtsezkoak dira bisitariak atzitu eta mantentzeko.

Bandera Urdinak: egoeraren argazkia

Kontsumitzaile, erabiltzaile eta turistak ezagunen duen sistema Bandera Urdina da; egiaztagiri hori Espainiako Ingurune eta Kontsumitzaile Hezkuntzako Elkarte (ADEAC) gobernuz kanpoko erakundeko kideek ikuskaritza egin ondorengo hondartzaren une jakin bateko argazki edo irudi estatiko moduko bat da eta, halakotzat, urterik urte berriztatu beharra dago. Bandera Urdina ez zaio hondartzari betiko ematen, urtero-urtero berritu egin behar baita. Ikuskaritza, berriz, une jakin batean egiten da eta ez ditu baloratzen hondartza horretan izaniko hobekuntzak edo okertzeak. Hondartzak baldintzak betetzen baditu, bandera eman egiten zaio, aurreko urtetik hobera edo txarrera egin duen kontuan izan gabe.

Azken urteotan ikur honen ospea auzitan jarri bada ere, Bandera Urdinaren entrega oraindik ere biziki onuragarria dute Espainiako hondartzek: aurtengo udan 450 hondartzak eta 68 portuk jaso dute Europako Ingurune Hezkuntzako Fundazioaren eta goian aipaturiko ADEAC erakundeen eskutik.

Bandera Urdina daukan hondartza erraz asko ezagutuko du kontsumitzaileak, bertarako sarreran baitago adierazgarri hori. Ikurra jasotzeak hartu duen ospea biziki handia denez, udaletako arduradunentzat ere harro egoteko arrazoia da eta, aintzat harturik, beraiek erdietsitako arrakasta hedabideetan zabaltzen dute, lau haizeetara zabaldu ere.

Bandera Urdina eskuratzeko, legezkotasun, osasun, garbitasun, segurtasun, informazio eta ingurumenaren kudeaketako hainbat alorri dagokienez, gutxieneko baldintzak betetzen dituztela ziurtatu behar dute hondartzek. Uda hasieran udalek azterketa osoa pasa behar izaten dute, erabiltzaileek eginiko salaketak ere ikertzen baitituzte ikuskariek.

Bandera Urdina nazioarteko epaimahaiak entregatzen du baldin eta hondartza horrek uraren kalitateari, ingurune hezkuntza eta informazioari, ingurunearen kudeaketari, segurtasunari eta zerbitzuei dagozkien hogeita zazpi baldintzak betetzen baldin baditu.

ISO 9001 eta ISO 14001 arauak: azterketak hobetuz

Hondartzak egiaztatzeko ISO 9001 (kalitatearen kudeaketa) eta 14001 (ingurumenaren kudeaketa) arauak sartzea aurrerapauso handia izan da kostaldeko zerbitzuen eta egoeraren hobekuntza jarraituan. Arau horiek etengabeko hobekuntza bermatzen dute, instalazioen hobekuntza, ur eta hondarraren egoera egokia, zerbitzu onak, hondakinen kudeaketa aproposa eta beste hainbat alorretan izaniko hobekuntza ikuskari independenteek emaniko oniritzia kontuan izaki, hondartzek, zeinahi enpresa edo erakunderen modura, urtez urte berriztatu behar baitute. Bandera Urdina entregatzeko erabakia erakunde batek hartzen duelarik, kalitatearen eta ingurumenaren gaineko kudeaketa arauetan udalak dira prozesuari hasiera eman eta bertan inplikatzen direnak, amaiera-amaiera arte, hau da, egiaztagiria eskuratu arte.

Egiaztapen hori jasotzeko premiaz jabetu eta, ondorioz, ingurumenaren alorreko politika martxan jartzea da udalek egin beharreko urratsetako lehena. Bide horretan nahitaezkoa da kutsadura aurreikusteko, egoera etengabe hobetzeko eta udalerri oso-osoan ingurumenaren alorreko legeria betetzeko konpromisoa jasoko duen agiria sinatzea.

Ondoren, hondartzetan betetzen diren eta ingurunean eragin kaltegarria izan dezaketen jarduera guztiak identifikatu behar dira: zabor eta zakarrak, txosnetako hondakinak, hondartzako altzari eta tresnerien kondarrak (plastikoak, pilotak, paletak, etc.), ur-motorren hondakinak, horrelakorik erabiltzeko baimena dagoenean, etc.

Hurrengo pausoa, kutsadura prebenitzeko, hobekuntza jarraitua eta antzekoak lortzeko, helmugak finkatzea da. Prozesu hori gorpuz dadin udalek enpresa independenteetako ikuskariak dituzte lanean: horien laguntza ezinbestekoa izango da nola ingurumena kudeatzeko sistema idaztean hala kutsadura guneak identifikatu eta kutsadura bera prebenitzeko planak finkatzean ere. Beste enpresa batek, azkenik, ISO 9001 eta 14001 arauek xedaturiko betebeharrak egiaz betetzen ari diren bermatuko du. Hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuak jakinarazten dituen kartelaren aldamenean (dutxak, osasun arreta, etc.), zerbitzua egiaztatu duen enpresaren zigilua ikusi ahal izango du bisitariak. Horrelako egiaztagiriak eskuratzen dituzten udalek, jakina, zigilu horiek beren marketin kanpaina eta politiketan baliatzen dituztenez, egiaztagiria nola, noiz eta zergatik eskuratu den eta antzeko datuak informazio orritxoetan eta hedabideetan topa daitezke.

Espainian finkaturik dagoen SGS ICS enpresa multinazionalaren arabera, "zerbitzuaren zein ingurumenaren kalitatea bermatzen duen egiaztagiria eskuratzea lanaren hasiera baino ez da; arauak exijitzen dituen mailak mantentzen direla ez ezik, zerbitzuak etengabe hobetzen ari direla ere ebaluatu eta erabakiko dute ikuskari independenteek (horixe baita egiaztagirien funtsezko ezaugarria, beste hainbat ikurrek baldintza batzuk betetzea baizik eskatzen ez dutelarik), eta ikuskapen horren ondoren urtero-urtero berriztatu beharko da jarduera". Kalitatearen eta ingurumenaren alorretako ISO arauak, beraz, etengabeko hobekuntza egiteko konpromisoaren adierazle dira, eta hori bermatzen du egiaztagiria berriztatzeak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto