Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Intsektizidak, aerosola eta hedatzaile elektrikoa: Denetan merkeena da gehien irauten duena

Eltxoak aerosolak hedatzaile elektrikoak baino azkarrago desagertzen dituen arren, produktua erabili ondorengo minutuetan ezin gaitezke sartu gela horretan

  Batetik, euli eta eltxoen kontra diharduten lau aerosol eta, bestetik, eltxoen kontra baizik eraginkorrak ez diren lau hedatzaile elektriko aztertu dira oraingoan. Hedatzaile merkeena Raid da, produktu hori erabiltzea 1,3 zentimo kostatzen baita orduko; garestiena, Kill Paff, 2,3 zentimo kostatzen da orduko. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Bloom eskaintzen du. Aerosolak 3,4 euro kostatzen dira litroko, Vete 1,44 euro baizik kostatzen ez delarik. Lagin hauxe da aerosoletan kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena, kostu txiki, iraupen luze eta eraginkortasun handikoa delako, intsektuak akabatzea besteei baino denbora gehiago kostatzen bazaio ere.

Intsektizidak, intsektu edota araknido higuingarriak (euli, eltxo, labezomorro, armiarma, arkakuso, termita eta antzekoak) akabatzeko helburuz formulatutako produktuak dira, eta hainbat espezie jakinen kontra berariaz diharduten substantziaz osatuta daude; hortaz, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, desagertu beharreko espezie horrentzako intsektizida berezia aukeratu behar da. Azterketa honetan, euli eta eltxoak dira intsektuok.

Lau intsektizida multzo daude: organokloratuek (DDT, lindane, endosulfan eta antzekoek) intsektuen nerbio transmisioa galaraziz dihardute. Horietako askoren erabilera debekatua dago berebiziko iraupena dutelako (50 urte baino gehiago) eta, gainera, intsektuak substantzia horietara ohituta, hainbat belaunaldiren ondoren, genetikoki eraldatu egiten dira. Organofosforatuek (diazinon eta malation) ere nerbio sisteman dihardute. Karbamatoak nekazaritzan bakarrik baliatzen dira, etxebizitzan ez baitira aplikagarri.

Krisantemoak

Azterturiko zortzi intsektizidek piretroideak baliatzen dituzte (krisantemo lorearen jarioak imitatzen dituzten substantzia artifizialak, alegia). Horien eginkizuna intsektuen muskuluak eta nerbio sistema zentrala geldiaraztea da, horrela eta hil zerraldo eror daitezen. Konposatu sintetiko hauek gai naturalen gainetik duten abantaila nabarmena da: "jatorrizkoak" ez dira iraunkorrak argiaren edo airearen presentzian eta beren eragina ere laburra da.

Ez naturalek ez sintetikoek ez dute ia inolako eragin kaltegarririk odol beroko izakiengan, baina arrainentzat biziki erasokorrak direnez, ibai, urtegi eta antzekoetatik gertu intsektizidarik ez baliatzea aholkatzen da.

Lau aerosolen edukiera 750 mililitro bada ere, pisua dezente aldatzen lagin batetik bestera: 460 gramotik (Bloom Cruz Verde) 570 gramora arte (Raid). Laurek ere, substantzia aktibo gisa, tetramina eta D-fenotrin osagaien konbinazioa darabilte. Bloom laginaren etiketan agertzen diren izenak -neopynamin eta sumitrin- aipatu substantzia horien sinonimo dira. Tetramina, eragin azkar-azkarrekoa, intsektuaren eraispenaren arduraduna da, paralizatu eta erorarazten duelako. Egintza mantsoagokoa izanik, D-fenotrin da intsektua hiltzen duena. Tetrametrina gehien daukan aerosola Raid (%0,29) da, ondotik Bloom eta Fogo datozela (biek ere %0,23); Vete da (%0,09) tetramina gutxien daukan lagina.

Azterturiko aerosol intsektizida guztietan proportzio berdintsuetan dabil D-fenotrin osagaia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du