Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Antsietateaz argitu behar den lehendabiziko kontua hau da: sentsazioa da bera, ez gaixotasuna. Arrisku, kezka, zalantza egoeretan edo gainditzen gaituzten gertakarien aurrean denok bizi izan ditugu antsietate uneak. Antsietatea erreakzionatzeko modu bat da, une zail horietan gure jarduera hobetzea ahalbideratzen digun egokipen mekanismoa, hain zuzen. Baina pertsona guztiek duten gaitasun hori gizaki zenbaitek neurriz gainetik adierazten dute: zeinahi gauzak aztoratu egiten ditu, edozerk antsiatsu bihurtzen. Horien erreakzioa gehiegizkoa izanik, kontrolgabetu egiten ditu, subjektuen existentziako alderdi guztietan eragina izaki. Badirudi erreakzio berezi horren eragileak faktore biologikoak direla: 15. kromosomaren alterazio batek, hain zuzen, antsietatezko trastornoak noziarazten dizkio gizakiari. Populazioaren %15ek nozitzen du noiz edo noiz antsietatezko trastornorik. Zenbaitetan, depresioa eta antsietatea loturik datozela diote adituek. Emakumeak horrelako gaitza gizasemeak baino areago jasaten du eta oso litekeena da, faktore kulturalez gainera, aldaketa hormonal jakin batzuek gorabehera horietan zerikusirik izatea.
Antsietatek ez dute agertzeko modu bakar bat, jakina: pertsona batetik bestera azaleratzeak oso desberdinak izaten dira. Denetan ohikoena den antsietate jeneralizatuko trastornoa nerbio sistemaren kitzikatzearen ondorioz gertatzen da, eta ondoko sintomak agertzen ditu:
Antsietateak berak ez du sortarazten bihotz lesiorik edo endekapen fisiko edo intelektualik, baina antsietatea nozitzen duten pertsonetan maiz gertatzen da tabako, alkohol edo bestelako drogen kontsumo handia. Izan ere, substantzia horien abusuak arazo fisikoak edo bestelakoak ekar diezazkioke subjektuari. Janaria irenste neurrigabeak -tripakada ezagunak-, tabakoa erretzeko eta kafe edo alkohol gehiago hartzeko joera handiagoak unean uneko arintzea ekartzen die pazienteei baina, epe luzera, kalterako "sendabidea" dute, antsietatea areagotu edo larriagotu baizik ez dielako egin, egoera are eta larriago bihurtzen. Pertsona batzuek antsietateari bestela egiten diote aurre: antsietatea sortzen dieten egoerarik ez bizitzea nahiago izaten dutenez, aztoratzeko bide izan dakiekeen guztiari uko egiten diote. Hori ere ez da aukera egokia, epe luzera beren buruarengan konfiantza galtzen dute, horrela ere egoera are eta larriago bilakatuz.
Antsietatea bestela ere agertu ohi da hala nola angustia krisiak, paniko krisiak, fobia sozialak, berariazko fobiak, agorafobia (laguntza bilatzea nekeza gerta daitekeen toki zabal, ireki edo handietan urduri, artega sentitzea) edota trastorno obsesibo-konpultsiboa: honako hau dateke denetan larriena, seguruenik. Dena den, oso larritasun gradu desberdinetan gorpuzten da eta psikiatra zenbaitek antsietate trastornoen atalekotzat jotzen dute.
Hasi eskuetatik: itxi ukabilak sendo (10 segundoz) eta, ondoren, luzatu hatzak (15 segundoz). Hurrengoa, bizepsak: tenkatu irmo-irmo, ondoren luzatu besoa, bizepsak beherantz zapalduz. Sorbaldak: lehendabizi bota atzera, gero aurrera. Lepoa: inklinatu burua eskuinetarantz, ondoren ezkerretarantz, ondoren aurrerantz kokotsak bularra ukitu arte eta azkenean, atzerantz. Aurpegian hamaikatxo muskulu dauden arren, egin gauza pare bat: begiak eta ahoa ahalik eta gehien ireki; ondoren, itxi ahal bezain fuerte. Bizkarra: sorbaldak zoruaren kontra, bultza enborra gorantz, bizkarra kurbatu nahi bazenu bezala. Sabela: ekarri barrurantz, bizkarreraino sartu nahi bazenu bezala; ondoren, atera ahal duzun bezain kanpora, gogortuz. Bernak eta oinak: tolestu oinak behatzak gorantz begira jarri arte eta ondoren tolestu beste aldera.Bukatzeko, egin berriro hasierako arnas ariketak eta, amaitutakoan, gera zaitez minutu batzuetan etzanik, bare, arnasa sakon eta lasai hartuz.
Antsietatea kontrolatzeko modukoa da, eta gaitza nozitzen duten pazienteen %80 - %90ek azkenean gainditu egiten dute. Horretarako, ordea, hainbat baldintza bete behar dira: azkar hautematea, nork bere burua kontrolatzeko gauza izatea eta borondate irmoa. Gogora dezagun antsietatea ez dela gauetik goizerako desagertzen eta, hortaz, sendatzeko prozesuan gorabeherak izatea normala dela.
Eman behar den aurreneko pausoa antsietatearen progresioa galaraztea da. Agertuz gero, antsietateak finkatzeko joera izaten du eta, are eta okerrago, zirkulu biziotsuan sartzen da pazientea: sintomak ezatseginak direnez, antsietatea nozitzen duena zeinahi alterazio fisikoren aurrean sentikorrago, beldurti eta kezkatiago bihurtzen da; ondorioz, antsietate egoera larritu egiten da eta koadro horren sintomak nabarmenago azaleratzen ditu, etc.
Kontu erraza ez den arren, fase horretan funtsezkoa da bizi estiloz aldatzea:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa