Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Alkoholaren eraginpean ibilgailua gidatzeagatik aurreikusiriko indemnizazioa ez zioten ordaindu

Kontsumitzaileak ibilgailua erosi eta balizko kalteengatiko erabateko bermea kontratatu zuen. Trafiko istripua nozitu zuen, erabiltzailearen iritziz, ibilgailuaren akats baten ondorioz. Bide tarte zuzen eta erraz gidatzeko moduko batetik irten egin zen eta airbag sistemak ere huts egin zion. Jasaniko kalteengatik eta matxurak eta atzeko balaztetan hutsegiteak argudiatuz, kontzesionario eta fabrikatzailearen aurkako demanda ezarri zuen, baina lehen instantziako epaitegiak ezetsi egin zion, istripua gertatu aurretik airbag sisteman eta besteetan akatsak izateko aztarnak baziren arren, istripua jazo zen unean kontsumitzailea alkoholaren eraginpean gidari zihoala ulertu baitzuen. Auzia Lurralde Auzitegira eramanik, 2003ko martxoaren 13ko sententziak dioenez, perituak eginiko frogetatik, istripua lurzorua egoera egoki-egokian zeukan ikusgarritasun osoko tarte zuzen batean gertatu zela ondoriozta zitekeen: beraz, gidariak balazta sistema eragin beharko zuela nekez sinets zitekeen. Perituek adierazi zutenez, balaztatze sistemako akatsak istripuaren eragile izateko aukerak hutsaren hurrengo ziren. Auzitegiaren iritziz, kontsumitzaileak ibilgailuaren akatsa frogatuta ez zuenez, bere erreklamazioa ezetsi eta kostuak ordaintzera kondenatu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du