Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Galdarak ura galdu eta etxebizitza urak hartu zuen

  Kontsumitzaile baten etxeko kalefakzioaren galdara berriak ura galtzen zuen, halako batean etxebizitza urak hartzeraino. Nozituriko kalte-galerengatik galdararen fabrikatzailearen, eskualde hartan firmak zuen ordezkariaren, instalazioa egin zuen iturginaren eta demandatu horien aseguru konpainien kontrako demanda aurkeztu zuen. Erabiltzailearen aburuz, galdararen akatsa eta ondorioz urak gainezka egitea makinaren okerreko funtzionamenduak, hoditeria gaizki soldatzeak edo biek batera sortarazi zituzten. Kontua auzitara eramanik, Zaragozako Auzitegiak, 2003ko maiatzaren 27an emaniko epaian adierazi zuenez, lehendabiziko kontua urak gainez egiteko kausa zehaztea zen. Perituak eginiko txostena ikusirik, ezbeharraren zergatitzat hodiak gaizki soldatuta egotea baztertu zen, eta segurtasun termostatoa ondo zebilela hainbatetan frogatu zen eta sistema berriro antolatu zela, galdarak martxan segi zezan: matxura horren ondorioz oso litekeena da ura ugari ateratzea. Demandatuek erabiltzaileak kalefakzioa oker zerabilela frogatu ez zutenez, erantzukizun solidarioa aplikatuz, kondenatu egin zituen erabiltzaileari 20.861 euro ordain ziezaioten.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto