Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxe berriaren akats ugarik bertan bizitzea galarazi

Hasiera-hasieratik konturatu ginen gure etxe berriak akats ugari zituela: pintura, hezetasunak, baldosa urratuak, ganbararako eskailera gaizki proiektatua, etc. Handik bost hilabetera ere, ez dugu lortu etxea konpontzen bukatzea, gauza asko falta baitira oraino. Hilabete batzuetako argi eta uraren erreziboak ordaindu ditugu, geure etxean bizitzeko aukerarik izan ez dugun arren. Ba al dugu indemnizaziorik eskatzeko eskubidea?

  Eraikuntza Arautzeko Legearen arabera, eraikuntzan esku hartu dutenak (sustatzailea, saltzailea, etxegilea, arkitektoa eta aparejadorea) etxebizitzak dituen akatsen eta, proiektuarekiko eraikinak agertzen dituen desbideraketen arduradunak dira (planoak, kalitateen memoria, etc.). Izaera solidarioko ardura horrek (esku hartzaile horietako bakoitzaren erantzukizun zehaztea ezinezko den bitartean) kalteak konpontzeko edo indemnizazio ekonomikoa ordaintzeko obligazioa sortzen die.

Kode Zibilak xedatua duenez, bere obligazioak betetzean zabarkeriaz edo berankortasunez dihardutenek eta, aldez edo moldez, bere obligazioa betetzen ez dutenek eragindako kalteak ordaintzeko obligazioa dute. Bizitzeko egoki ez dagoen etxebizitza baten entrega egiten denean (kontu hau, auzitara joz gero, egiaztatu beharko litzateke), kalte-galerengatiko indemnizazioa erreklamatzeko eta arduradunekin diru kopurua negoziatzeko eskubidea du kaltetuak nahiz, gure ustez, negoziazioa zaila izango den.

Jakin beharreko kontua da hau: etxebizitza egoera duinean entregatu arte erosleak alogera edo errentamenduan bizi behar izaten duenean, ohiko jokamoldea da ordaindutako errenta horien munta erreklamatzea. Era berean "erabilera balioa" ere erreklama daiteke (etxebizitza errentan uztea ezinezkoa izan denez, irabazi ez den diru kopuru hori). Las Palmasko Auzitegiak 01.10.15ean emaniko epaian zioen bizitzeko baldintzetan ez dagoen etxebizitza entregatzeak sortzen dituen kalte-galerak ordaintzea ondorioztatzen duela. Halaz ere, Auzitegi Gorenak 2000ko azaroaren 14ean emaniko sententzian adierazi zuenez, alogerarengatiko balizko errenta baten arabera kalkulatutako indemnizazioa ez da baliozkoa, etxebizitza eroslea bizitzeko tokia baita, ez alokatzekoa.

Aukeran, egokiena auzi hau kudeatzen lagunduko duen abokatu batengana jo eta, epaiketara iritsiz gero, etxea ez dela bizitzeko egokia frogatzea izango da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto