Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Eguraldi ederra iritsitakoan, geure maskotekin etxetik kanpo denbora gehiago ematen dugunez, istripu, intsektuen eraso, toxikazio edo hozkadak nozitzeko arriskuak biderkatu egiten dira. Albaitaria iristen den bitartean, zer egin behar den baldin badakizu zure maskotaren bizia salba dezakezu.
Beroak eta eguzki izpiek ere eragina izaten dute animaliengan. Bero itotzearen lehen sintometako bat animalia hatsanka aritzea da. Horrelakorik antzematen badiozu eraman ezazu maskota toki fresko batera eta igurtzi muturra belaki busti batekin, bera freskatu eta arnasketa errazteko. Ahal baduzu, murgildu animalia ur hotzetan. Bestela, estali animalia toaila busti batekin eta, tarteka, busti toaila hori ur hotzetan, bero ez dadin. Eman animaliari nahi duen ur guztia.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa