Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Etxebizitza berri bat erosteak ez du berez bermatzen eraikinak erosketa egin aurretik bezeroaren eta eraikitzailearen / sustatzailearen artean hitzartutako baldintza guztiak beteko dituenik. Sarriegi, eraikuntzan erabiltzen diren altzariak eta materialak enpresa sustatzaileak eskritura hitzarmenean bermatutakoa baino kalitate baxuagokoak dira eta, kasurik okerrenean, akatsak etxebizitza estreinatu aurretik ere agertzen dira. Bigarren eskuko etxebizitzek ere izaten dituzte eraikuntzako akatsak, eta horiek, jakina denez, etxebizitza eman eta handik urte batzuetara ager daitezke. Kasu horietan nori zuzendu behar dizkiogu erreklamazioak? Sustatzaileari edo etxegileari? Etxearen eraikuntzan zuzenean edo zeharka parte hartu duten eragile guztien aurka demanda aurkezteko gomendatzen dute adituek, nahiz eta, azkenean, epaiketa egonez gero, epaileak emango duen irizpena azken erantzuleari dagokionez.
Jabe berrien eskubideak eta sustatzaileen eta etxegileen erantzukizunak 2000. urteko maiatzaren 6an indarrean jarri zen Eraikuntzaren Antolamendu Orokorreko Legearen azaroaren 5eko erreforman jasotzen dira (38/1999). Erreforma 1999. urtean egin zen, eta eraikuntzako lizentziak 2000ko maiatza edo ondorengo data duten etxebizitzei eragiten die bakarrik. Datu hori funtsezkoa da, izan ere, lege bat edo beste ezarriko da eraikitzeko lizentzia eman zeneko urtearen arabera.
Eraikuntzaren Antolamendu Legearen erreformak erantzukizun zehatz eta jakin batzuk ezartzen ditu urteka jabeen eta eraikuntzen eskuratzaileen aurrean. Dena dela, zerrendatzen diren akats bakoitzaren erantzule zein den ez da banan-banan zehazten:
Eraikuntzaren Antolamenduaren Legearen erreformak sustatzaileak eta etxegileak hiru aseguru kontrata ditzaten eskatzen du. Erantzukizunak eta beharrezkoak diren konponketak beteko direla bermatuko dute aseguru horiek, kalte motaren arabera.
Arautegi berriak agiri berri bat izapidetzera eta etxebizitzen jabeen eskura jartzera derrigortzen du: "Eraikinaren Liburua". Eraikinaren kontserbaziorako eskuliburu bat da. Jabe bakoitzari emango zaio eta, bertan, jabe bakoitzak eraikinaren kontserbazioari dagokionez dituen betebeharrak jasotzen dira. 2000ko maiatzaz geroztik agiri hau derrigorrezkoa da. Eraikinaren Liburuak jabeentzako Kontserbaziorako Eskuliburu bat izan dadin nahi du, besteak beste. Jabeek jabekideen komunitatera biltzera erabakitzen dutenean, eraikinaren kontserbazioari buruz dituzten betebeharrak jasotzen dira bertan.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa