Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gimnasioak: Erdiek baino gehiagok azterketa suspenditu dute

  Estatu espainiarreko bost milioi lagun baino gehiago joan ohi dira gimnasiora, inkestek diotenez, beren itxura, osasun egoera eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz joan ohi dira. Ondorioz, gero eta gimnasio gehiago dago, eta urte gutxiren buruan asko aldatu dira: lehenago lokal txiki eta soilak izaten ziren, oinarrizko kirol praktikak egiteko pentsatuak (muskulazioa, aerobika, bizikleta estatikoa...), eta gaur egun, berriz, zerbitzu askotako establezimenduak dira, betikoa eskaintzeaz gainera, kirol jarduera eta diziplina berriekin osatuta. Erabiltzaileak oso aukera handia aurkituko du horietan: sauna, jacuzzi, termak, ile apaindegia, masajeak, estetika, solariumak... guztia lotuago itxurari eta ongi sentitzeari kirolari berari baino.

Zaila da aurkitzea kalitate onaren gimnasio merke bat

CONSUMER-ek kirol establezimendu horiek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea aztertu du: izena emateko matrikula kobratzeaz gainera, batez beste 60 euroko hileko kuota kobratzen dute urguneak baldin badituzte -jacuzzi, sauna, turkiar bainua, igerilekua, ur termalak-, eta 42 euro horrelakorik ez badute. Joan den maiatzean, aldizkari honetako teknikariek 130 gimnasio bisitatu zituzten, bezeroarena eginez, Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo, Malaga, Coruña, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Cadiz, Castello, Burgos eta Murtzian.

Askok ez dute azterketa gainditu

Ikerketaren lehenengo ondorioa da gimnasioen erdiek baino gehiagok suspenditu egiten dutela CONSUMER-en azterketa, lau ataletan banatuta egin dena. Instalazioen egoerak eta ekipamenduek baino ez dute batez beste "ongi" nota atera (bisitatutako gimnasioen %30ek suspenditu du hala ere), eta zentroetan eskaintzen den zerbitzu aukerari begiratuta "nahikoa" besterik ez dute atera batez beste, aztertutako gimnasioen erdiek suspenditu egin dutelarik. Txarrena, batez beste nabarmen "gutxiegi" atera baitute, bezeroaganako arreta eta kirol-mediku aholkularitza izan dira. %3k baino ez dute aseguru medikorik eskaintzen (Legeak erantzukizun zibileko asegurua izatera baino ez du behartzen), hamarretik zortzik ez diote bezero berriari azterketa medikorik egiten, lautik hiruk ez daukate zerbitzu medikorik, eta hirutik bik bezeroari galdetu ere ez diote egiten zer-nolako egoera fisikoa duen. Izan ere, kirolen bat egiten hasten den orok, lesio fisikorik baldin badauka, edo gaixotasun koronarioak, kolesterol altua edo etxean kardiopatiako aurrekaririk baldin badauka, eta obesoak, sedentarioak, hipertentsoak edo erretzaileak baldin badira eta 40 urte baino gehiago baldin badute, aholkularitza egokia behar dute kirola egiteari dagokionez, baina, gainera, komenigarria da azterketa mediko-deportiboa eta esfortzukoa egitea, osasunean ager daitezkeen arazoak saihesteko, horiek oso larriak izan daitezkeelako. Hori ez da dena, ordea: hamar gimnasiotik ia zazpik ez du erreklamazio orriaren berririk ematen, erdiek bakarrik dauzkate profesioa garatzeko behar bezalako titulazioa duten monitoreak, eta hamarretik hiruk uko egiten diote bezeroa prest jartzeaz arduratuko diren gimnasioko langileen titulazio zehatzaren berri emateari.

Gimnasioek kale gehien egin duten hurrengo atala ordutegien eta tarifei buruzko kontuen ingurukoa da. Kontuan hartzen badugu gimnasio batek hilean diru asko ordaintzea esan nahi duela, gehiegizkoa dirudi lau zentrotik hiruk batez beste 42 euroko matrikula izatea urgunerik ez daukatenean, eta hori halako bi urguneak dituztenean. Gainera, lautik hiruk ez du tarifa murrizturik soilik egun edo ordu tarte jakin batzuetan joaten diren erabiltzaileentzat (adibidez, bakarrik goizetan, edo bakarrik jaiegunetan). Eta erdiak baino gehiago dira bezeroei hileko kuota helbiderarazten dietenak. Atal hau amaitzeko, aztertu diren gimnasioen %44k ez diete sartzen uzten matrikulatuta ez dauden erabiltzaileei, eta, gainera, lautik batek ez dute inolako deskonturik eskaintzen (familiak, hirugarren adina, ikasleak, jarduera edo instalazio asko erabiltzeagatik...). Horrek guztiak esan nahi du gimnasio gehienek malgutasun falta handia dutela antolamenduari dagokionez, eta oso gaizki moldatzen direla erabiltzaileen behar praktikoei eta ezaugarri bereziei dagokienez. Datu positibo bat bada: gimnasioen %18k izan ezik, gainerakoek agerian dute publikoarentzako tarifa. Eta beste bat, ordutegiak, kasurik gehienetan oso ongi pentsatuta baitaude:hamarretik bik bakarrik ixten dute eguerdian, %15ek bakarrik ez dute larunbatean irekitzen, eta bakarrik %12k ixten ditu bere instalazioak abuztuan. Ordutegiei buruz ere gabezia nabarmena dago, hala ere: hamar gimnasiotik zazpik igandean ez dute atea irekitzen, eta hori oso egun egokia da horrelako zentroak bisitatu eta kirol pixka bat egiteko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto