Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Adingabeen behin-behineko harrera: Aldi baterako neurria

Beren familiarekin bizi ezin daitezkeen adin txikikoak behin-behingoz hartzea

  Espainian urtero hamar bat mila haur eta gaztetxo sartzen dira behin-behineko harrera zentro edo famili babespean. Haurrei famili aterpea eskaintzeko mekanismo sozial horren xedea senideekin bizi ezin diren adingabeei etxebizitza, erakunde-zentro edo familietan babesa eskaintzea da. Helburua, berriz, mutiko edo neskatoa harrera familian erabat integratzea eta bertan partaide izatea da, edo, egoitza babestuetan bizi direnean, ahalik eta bizimodu normalena egitea da.

Haurrei laguntzeko figura hau behin betiko babes neurrietarako bidean (jatorrizko familiara itzultzea edo beste harrera-familia batean txertatzea, adibidez) urrats handia da baina, Adingabeen Babespe Juridikoaren 1/1996 Legeak xedatua duen moduan, behin-behineko harrera neurriak epe ertain edo luzerako eginkizuntzat har daitezke. Horrek esan nahi du adingabeak behin-behineko harrera egoeran hilabeteak edo urteak eman ditzakeela.

Aragoiko Gizarte Ongizateko Institutuak, Espainiako erakunde askotako datuak bildu ondoren, honelako ondorioak atera ditu: kasuen %70 - %75etan behin-behineko babespe neurria egoitzetan gauzatzen da (harrera zentro, etxebizitza babestu, pisu funtzional, egoitza txiki eta antzekoetan); gainerakoak, familietan (aurreadopzioak edo bestelakoak).

Adingabeak behin-behingoz babesteko arrazoi nagusiak, kasuen %65 - %70etan, familiak emaniko tratu txarrak, axolagabekeria edo abandonatzea izan dira. Jokamolde lege hausleak, nerabezaroan bereziki, kasuen %15 - %20 dira; gazteaz arduratzeko familiaren behin-behineko edo erabateko ezintasuna edo gaitasun falta, %10 - %15.

Behin-behingoz babestuta gertatzen diren adingabeen ezaugarri sozio-familiarrei goazkiela, kasuen %50 - %60etan "arrisku sozialeko" familietatik datoz gaztetxoak; %25 - %30etan, drogamenpekotasun edota alkoholismoarekin loturiko arazoak dituzte familiek; %15 inguru buru osasuneko arazoak dituzte senitartekoek eta %40 inguru, azkenik, arazo horietako bi baino gehiago nozitzen dituzten sendietatik datoz.

Zer da adingabeen harrera?

Mekanismo edo figura honi esker, babesik gabe dauden umeen ardura osoa ("hazi eta hezi", esaera zaharrean) pertsona edo familiek bereganatzen dute familia biologikoak eginkizun hori bete ahal izan arte, umeak bere sendiarekiko harremana eten gabe eta adopzioa egiteko aurrerapausoa izan gabe. Kontua da adin txikiko pertsona batez arduratzea, era guztietako arrazoiak medio -ekonomia, legea, osasuna-, bere familiak ezinezkoa duen bitartean.

Zenbat harrera mota daude?

Adingabeaz nor arduratzen den eta harrerak zenbat irauten duen kontuan izaki, babes aldi hori soila izango da bi urte baino luzeagoa ez denean. Plegu horretan norbere familiak edo besteren familiak egingo dio harrera gaztetxoari, adin txikikoaren eta hartzaileen arteko loturarik dagoen kontuan izanik. Lehentasuna aurrenekoak du haurra famili girotik ateratzeari saihets egiten diolako. Beste harrera mota bat iraunkorra da: hainbat urtetan luzatu egin daiteke, are haurra adinez nagusi izan arte. Horrelako kasuak, guraso biologikoen itzulera zailtzen, okertzen edo nahasten denean agertzen dira (mendekotasunen ondoriozko arazoak, psikologikoak, kartzela zigor luzeak, etc.). Egoitzetako babesa egiten da adingabeak pisu eta zentro instituzionaletan bizi direnean. Hona bestelako babespe batzuk: administratiboa (Administrazioak agindu eta ikuskatua denean -gurasoak aldi baterako atzerrira lanera doazenean, adibidez-), asteburu eta oporraldietako babespea (honelakoetan, harrera familiari familia laguntzaile deritzo): urterik urte Sahara edota Txernobildik datozen umeekin jazotzen da.

Babespe espezializatua, azkenik, berariazko hezkuntza edo arreta bereziagoaren premia duten (ezgaitasun fisiko, psikiko edota sentsorialak, jokamoldearen trastornoak, gaixo kronikoak, etc.) gaztetxoei famili giroa eskaintzean datza.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto