Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Komunerako zintzilikailuak, likidoak eta pastillak: Garestien aldera jotzea merezi du, gehiago irauten dute eta

Karea denek suntsitzen dute, distirarik batek ere ez du lortzen, batzuek bakarrik garbitzen dute ondo eta bi laginek lurrindu ere ez dute egiten

Komuneko sei zintzilikailuak, banan-banan

HARPIC 2 in 1

  •   WC zintzilikailu pastilla
  • 0,3 zentimo hustuketa bakoitzeko
  • Osoko kalitatea: oso ongi
  • Prezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena. Kiloko preziorik garestiena (45,85 euro) baina, erabilera bakoitzeko, merkeenetako bat (0,003 euro). Izpiliku lurrina. Totxo solidoa (garbitzen duena) eta gelez (lurrintzen duena) beteriko mekanismo bat, bereiz, dauka. Bigarren iraupen luzeenekoa: 554 hustuketa. Karearen kontrako eragina, egokia. Garbitzeko gaitasuna (aparra), "oso egokia". Distira eragiteko gaitasuna, eskas.

AMBIPUR flush lurrin eta garbitasuna

  •   WC zintzilikailu likidoa
  • 0,3 zentimo hustuketa bakoitzeko
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Aukera polita hau ere. Basoko lurrina. Hedapen sistema automatiko eta etengabea duenez, ez du irauten hustuketa-kopuruaren arabera. Hirugarren iraupen luzeena: 535 hustuketa. Karearen aurkako eragina, oso egokia.

PATO eragin hirukoitza

  •   WC zintzilikailu likidoa
  • 0,4 zentimo hustuketa bakoitzeko
  • Osoko kalitatea: oso ongi
  • Lurrin berde freskoa. Iraupen ertaina: 476 hustuketa. Usain intentsitatea eta garbitzeko gaitasuna (aparra), oso egokiak. Karearen kontrako eragin txarrena, baina zuzena. Distira eragiteko gaitasuna, eskas.

PATO eragilea

  •   WC zintzilikailu pastilla
  • 0,2 zentimo hustuketa bakoitzeko: denetan merkeena
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Kiloko preziorik garestiena (38,21 euro) baina erabilera bakoitzeko kosturik merkeenetako bat (0,002 euro). Lurrina, pinu berdea. Gehien irauten duena: 641 hustuketa. Garbitzeko gaitasuna (aparra), oso egokia. Karearen kontrako eragina, egokia. Usain intentsitatea, eskas.

WC NET hygiene & perfume

  •   WC zintzilikailu likidoa
  • 0,8 zentimo hustuketa bakoitzeko: garestiena
  • Osoko kalitatea: egokia (denetan apalena)
  • Litroko, preziorik merkeenetako bat (33,33 euro), baina erabilera bakoitzeko, garestiena (0,008 euro). Baso lurrina. Karearen kontrako eragina, egokia. Gutxien irauten duena: 221 hustuketa. Usain intentsitatea, eskas.

HARPIC garbitzaile likidoduna

  •  WC zintzilikailu likidoa
  • 0,7 zentimo hustuketa bakoitzeko; bigarren garestiena
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Litroko, preziorik merkeenetako bat (32,12 euro) baina, erabilera bakoitzeko, bigarren garestiena (0,007 euro). Pinu lurrina. Erabilera-iraupen laburrena: 252 hustuketa, nahiz eta etiketak horren bikoa iragartzen duen. Garbitzeko gaitasuna (aparra) eta karearen kontrako eragina, oso egokiak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto