Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak
Erreminta sozialak
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Karea denek suntsitzen dute, distirarik batek ere ez du lortzen, batzuek bakarrik garbitzen dute ondo eta bi laginek lurrindu ere ez dute egiten
| Marka Izendapena | HARPIC 2 in 1 | AMBIPUR Flush lurrindu eta garbitu | PATO Eragin hirukoitza | PATO Eragilea | WC NET Hygiene & lurrin | HARPIC Garbitzaile likidoa |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Egoera fisikoa | Pastilla zuria + gel more lurrintsua | Likido berde lurrintsua | Likido berde lurrintsua | Pastilla berde lurrintsua | Likido berde lurrintsua | Likido berde lurrintsua |
| Aroma | Izpilikua | Basoa | Berde freskoa | Pinu berdea | Basoa | Pinua |
| Formatoa | 40 g | 50 ml | 55 ml | 40 g | 55 ml | 55 ml |
| Prezioa (euro kiloko edo litroko) | 45,85 | 32,07 | 32,03 | 38,21 | 33,33 | 32,12 |
| Prezio (zentimo deskarga bakoitzeko) 1 | 0,3 | 0,3 | 0,4 | 0,2 | 0,8 | 0,7 |
| Erabilera: emaitzak | ||||||
| Aparraren balorazioa 2 | Oso egokia | Zuzen | Oso egokia | Oso egokia | Egokia | Oso egokia |
| Usain intentsitatea 3 | Egokia | Zuzen | Oso egokia | Eskas | Eskas | Egokia |
| Distira eragiteko gaitasuna 4 | Eskas | Zuzen | Eskas | Zuzen | Zuzen | Zuzen |
| Karearen aurkako eraginkortasuna 5 | Egokia | Oso egokia | Zuzen | Egokia | Egokia | Oso egokia |
| Iraupena (deskarga kopurua) 6 | 554 | 535 | 476 | 641 | 221 | 252 |
| Osoko kalitatea | Oso ongi | Ongi | Oso ongi | Ongi | Onargarria | Ongi |
1. Prezioa (zentimoak deskargako): komuneko tanga husten den bakoitzean gastatzen den produktuaren kostea, alegia. Honela kalkulatu da sei laginen kostua elkarrekin konparatu ahal izateko.
2. Aparraren balorazioa: bai sortu den aparraren bolumena, bai uretan iraun duena hartu dira gogoan.
3. Usain intentsitatea: 2 m3 duen esparru itxi batean produktu bakoitzak jario duen usainaren intentsitatea adierazten du
4. Distira eragiteko gaitasuna: komuneko materiala distiratsu uzteko gaitasuna islatzen du.
5. Karearen aurkako eraginkortasuna: komuneko azaleran kare hondakinik pilatu ez dadin produktuak duen eraginkortasuna, alegia.
6. Iraupena: produktua erabilgarri dagoen bitartean, komuneko tanga zenbat aldiz hustu daitekeen adierazten du.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa