Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Prostatako minbizia: Diagnostiko goiztiarra, sendatzeko oinarria

Prostatako minbizia gizonezkoetan bigarren tumore ohikoena da, eta 50 urtetik gorako gizonezkoen artean minbiziagatik gertatzen diren heriotzen hirugarren kausa: horren aurretik birikakoa eta kolonekoa bakarrik daude. Adinean aurrera egin ahala ugaltzen delarik, minbizi honek jotako pazienteak biderkatu egin dira egun. Hastapenetan mantso eta sintomarik gabe hazten denez, zaila da detekzio goiztiarrez atzematea eta, hortaz, oso litekeena da lehen sintoma agertu denetik minbizia diagnostikatu arte urtebetea ere igarotzea. Bizi iraupena azken urteotan hobetu egin da, %70 handitu baita.

Zer da prostata?

  Sexu guruin maskulinoetako bat da prostata. Intxaur baten tamainakoa delarik, maskuriaren azpian dago, ondesteko maskuiloaren gainean, eta bertatik uretra igarotzen da. Prostataren eginkizuna, espermatozoideak garraiatuko duen hazi likidoa ekoiztea da. Gizonezkoa bizi den bitartean handitu egiten denez, ohiko kontua da 60 urterekin prostata dezente handia edukitzea (prostata-hipertrofia onbera deritzote medikuek); horrek prostatako minbiziak bezalako sintomak eragin ditzake, hasiera batean. Hipertrofia minbizia ez bada ere, txiza egiteko, sexu harremanetan aritzeko eta eiakulatzeko unean ematen dituen arazoak arintzeko askotan kirurgiara jo behar izaten da. Prostata hipertrofia minbizi bilakatzen denik, ordea, ez da frogatu.

Prostatako minbiziaren sintomak

Hona ohikoenak:

  • Txiza egiten hasteko edo amaitzeko zailtasunak
  • Gernua kanporatzeko indarra galtzea
  • Txiza egiten amaitzean gernua tantaka erortzea
  • Txiza egitean edo eiakulatzean, azkura edo mina
  • Zakila zutitzean disfuntzioak, zailtasunak
  • Kopuru txikitan eta maiz egiten da txiza; gauean, askotan jaiki behar izaten da
  • Gernuan odola agertzen da
  • Pelbisean edo bizkarraren behereneko aldean molestiak edo mina

Prostatako minbizia nozitzen duenari sintoma horietako edozein ager dakioke baina, arazoa askoz arinagoa izanik ere gauza bera gerta daitekeenez, horien aurrean gizonezkoak ez du zertan larritu: kontsulta egitera sendagilearengana joanez asmatuko du.

Sintoma bat edo batzuk agertzea eta sintoma horien intentsitatea minbiziaren garapen eta hazkuntza estadioaren arabera aldatuko dira. Hasieran, tumorea txiki-txikia denean, apenas ematen duen sintomarik; hazi ahala, ordea, konponbiderik ematen ez bazaio, baliteke aldameneko estrukturetan sartzea eta organismoko beste parte batzuetara metatesiak igortzea ere.

Arrisku faktoreak

Prostatako minbizia sortarazten duten kausak argi eta garbi zehaztu ez badira ere, arrisku faktore ezagunenak hauek dira:

  • Familian horrelako minbizien aurrekinak izatea
  • Adina: minbizi hau nozitzeko probabilitatea edadean aurrera egin ahala areagotu egiten da; 55 urte bete aurretik gertatzea oso kontu bakana da eta diagnostikatzen diren gehien-gehienak 65 urtetik gorakoak dira. Populazioan tumore honen agerpena ugaltzea, gizonezkoak geroz eta luzaroago bizitzea da, noski.
  • Gantz ugariko dietak arriskua areagotu egin dezake.
  • Lantokian kadmioaren eraginpean egoteak (soldadurak, bateriak, etc.) arriskua areagotu egin omen dezake.
  • Sexu jarduera biziagoak ere arriskua areagotzen omen du.
  • Testosteronaren zeregina ez dago oso argi: hasierako etapetan testosteronak minbiziaren hazkuntza azkartu egin dezake baina, tumoreak aurrera egin ahala, testosteronak berak galarazten du horren garapena.
  • Badirudi arrazak ere eragina duela: arraza beltzeko gizonezkoetan maizago gertatzen da.

Diagnostikoa

Diagnostikoa egiteko hainbat proba egin behar izaten da: ondestearen ukimen bidezko arakatzea, prostataren tamaina eta gogortasuna egiaztatzeko; prostataren berariazko antigenoa analitikoki zehaztea; espezialistaren iritziz egin daitekeen orratzaren zein besteren bitarteko ziztada edo biopsia eta azterketa erradiologikoak (ekografia, TAC, RMN...). Horiei esker minbizirik badagoen, zein estadiotan dagoen, prostata-kapsula gainditu duen, aldameneko estrukturetan sartu den eta metastasiak sortarazi dituen atzeman ahal izango da.

Tratamendua

  Faktore batzuen arabera aldatuko da: minbizia zein etapatan dagoen, pazienteak zenbat urte dituen, oro har nola dagoen, zenbat bizitzea espero den... Pazientearen nolakotasunen arabera aplikatzen den tratamendua da. Pazienteak urte asko dituenean sintomak arintzea da kontua, hortik bost urtera bizirik segitu duen ere baloratuz; paziente gazteagoen kasuan, berriz, erabat sendatzea da helburua eta biziraupena hortik 10 edo 20 urtera hartzen da aintzat. Kirurgia, erradioterapia, hormonoterapia eta terapia biologiko edo immunoterapia (minbiziari aurre egiteko, organismoko sistema immunologikoa baliatzea), bereiz edo bat baino gehiago elkarrekin osatuz aplikatzen dira. Kimioterapiak, berriz, orain arte ez du emaitza esanguratsurik eskaini. Biziraupena, tumorea atzeman eta tratatu den etaparen arabera alda daiteke. Prostatako minbiziarenari dagokionez, azken urte hauetan eta tratamenduei ester %70 luzatu da; areago, tumorea lokalizatuta dagoenean, garaiz detektatuz gero, hortik hamar urteko biziraupena %75 da.

Tumorea garaiz detekta al daiteke?

Minbizia garaiz atzematea funtsezkoa da patologia hori sendatuko bada, baina, halaz ere, berariazko prostata antigenoa determinatzearen bidezko detekzio sistematikoaren baliagarritasuna ez dago frogatuta, nahiz eta enpresa batzuetan proba analitiko hori jeneralizatu den egon daitezkeen kasu posibleak detektatzeko: kasu positibo faltsu ugari eman dezakeenez, molestia eta diru asko kostatzen duten azterketa asko egin beharko lirateke, eta antsietatea eta angustia zabal litezke. Antigenoen probak bestelakoetan balio du: diagnostikoak egiteko unean erabakiak hartzean, biziraupenaren pronostikoa egiteko, tratamenduaren eraginkortasuna baloratzeko, bilakaera ebaluatzeko, etab. Egun, nolanahi ere, minbizia garaiz detektatzeko, bederen, era jeneralizatu eta indiskriminatuan egitea ez da aholkatzen. Hala eskatzen duten 50 urtetik gorako gizonezkoei edo arriskuan dauden gazteagoei egin dakieke (prostatako minbizia edo sintomarik duten familiarteko bi baino gehiago dituztenak, alegia). Proba hori, nolanahi ere, sintomen bilaketarekin eta ondestearen ukimenezko arakatzearekin lagundu behar da, kasua zuzen ebaluatzeko formula bakarra baita hori. Emaitzaren arabera eta prostatako minbizia izan daitekeen susmorik izatekotan, bidezko diagnosi probak planteatu beharko dira.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto