Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bankuarekin sinatu zuen finantza gordailuaren erruz, inbertsioaren parte handi bat galdu zuen kontsumitzaile batek. Erabiltzailearen aburuz, kontratuan ez zen iragarri horrelako arriskurik eta, kontratuko terminoetatik ondorioztatzen zenaren arabera, hitzarturiko eragiketa hura finantza gordailua zen, ez arrisku handiko eragiketa. Horregatik, bankuaren aurkako demanda ezarri zuen, bertan gordailuan utziriko sei mila euroen itzulketa, legezko interesak eta kontratuaren baliogabetasuna eskatuz. Baita auzia irabazi ere: gordailu kontratu hura eta finantza erakundeak Balioen Merkatuko Batzorde Nazionalean utziriko ereduzko kontratua desberdinak ziren. Kontratuan ez zen aipatzen produktu hura arrisku handikoa zenik, ezta inbertsioa oso-osorik gal zitekeenik ere, eta idazkerak nahasmendua eragin zezakeen. Horrez gainera, bankuak ez zion bezeroari entregatu informazio orritxoa, horretara behartuta zegoen arren. Soriako Auzitegiak 2004ko otsailaren 12ko sententzian dioenez, gordailu kontratuaren arabera, norbaitek besteren gauza jasotzen duenetik gorde eta atzenean itzultzeko obligazioa du. Auzitegiak horregatik erakutsi du harridura, izan ere, "finantza gordailu bat irekitzeko kontratuak" nolatan ekarriko du deposituan utziriko ditu kopuru osoa galtzea?
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa