Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Fabrikazio akatsa dela medio, automobileko atzeko ardatza pixkanaka hondatuz joan zen, erabat hautsi arte. Horren ondorioz autoa irauli eta hainbat pertsona lesionaturik suertatu ziren. Jasaniko kalteengatik kontzesionarioaren eta enpresa inportatzailearen aurkako demanda ezarri zuten, eta biak ere kondenatuak izan ziren: kontsumitzaileari ezaugarri berdintsuetako automobil berria entregatu eta nozitutako kalteengatik indemnizazioa ordaindu beharko zitzaion. Ibilgailua inportatu zuen elkarteak sententzia Auzitegi Gorenaren aurrean errekurritu zuen, ardura enpresa fabrikatzailearena zela argudiatuz. Nolanahi ere, Gorenak kontsumitzailearen aldeko sententzia berretsi egin zuen, 2003ko uztailaren 14ko datarekin: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legeak xedatua duen erantzukizuna kaltea konpontzeko obligazio solidarioa dela argudiatuz; obligazio hori ekoizpen prozesuan esku hartzen duten agente guztiek dute bete behar -fabrikatzailetik hasita, saltzaileraino-; erantzule aniztasun hori balizko fabrikatzaile atzerritar edo ezezagun batengana joan beharra saihesteko ezarri baita legez.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa