Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Langile autonomoa naiz eta, zazpigarren egunetik aurrera, gaixotasunagatiko baja ordaindu behar didan asegurua daukat. Oraindik orain zorabioa nozitu nuen eta, zerraldo erorita, bekainean ebakia egin nuen. Sendagileak hainbat analisi egiteko agindu eta neurologoarengana bidali ninduen; horrek, hainbat proba egin ostean, epilepsia arin bat diagnostikatu zidan. Berriro sendagilearengana itzuli eta, datu zenbaiten arteko kontraesanak hautemanik, beste analisi batzuk eskatu zituen. Aseguru konpainiari prestazioa ordain ziezadan eskatu nionean hainbat eragozpen jarri zizkidan. Azkenean prestazioa likidatu bai, baina neurologoak diagnostikoa eman zuen egunetik aurrera bakarrik ordainduko zidala jakinarazi zidan, etxeko medikuak eskaturiko analisien emaitzak ikusi gabe eta haren alta hartu gabe ere.
Lehenik eta behin, kontrataturiko polizako baldintzak eta, bereziki, baja edo aldi baterako ezgaitasunagatiko indemnizazioa ordaingarria den epeari dagozkion baldintza orokorrak nola idatzita dauden arretaz irakurri behar dira. Aseguruko baldintza horiek indemnizazioa agortzen den unea medikuaren altari dagokion data dela zehaztua badute, konpainiak horretara jo beharko du, kontratuaren terminoak zehatz-mehatz betetzeko. Litekeena da, ordea, baldintza orokorrak bestela idatzirik agertzea, hau da, aseguratua lanean berriro hasten den edo hasteko gauza den unean bertan prestazioa agortzea. Bestela esateko, aseguratuak medikuaren alta ez baleuka ere, oso litekeena da gaixotasun edo istripuarengatiko indemnizazioa kobratzeko eskubidea lanera itzultzeko gauza izatean bukatzea. Baldintza orokor hau ez da nahitaez kaltegarria aseguratuarentzat: aseguru-kontratuaren xedea baldin bada aseguratuari egunean diru kopuru bat ematea bere lanbidean aritzeko ezgaiturik dagoen bitartean, koherentea litzateke obligazio hori aseguratua lanari ostera ekiteko gai denean agortzea. Kasua hori balitz, lanean sartu den egunetik aurrera eguneko indemnizazioa ordaintzeko obligazioa amaitu egingo litzateke.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa