Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Sumendi, geyser, ur termal eta geologikoki berriak diren zona tektonikoekin -azken hamar edo hogei mila urte honetan dihardute Lurraren azaleran- loturiko energia berriztagarriaren iturrietako bat da geotermia. Energia mota hau lortzeko inguruan lurrazpiko ur beroa egotea ezinbestekoa da. Lurra zulatu eta likidoa lurrun gisa azaleratuko da, behar bezalako tenperaturan badago: horrela, turbina eragiteko baliatu ahal izango da eta horrek, biratzean, energia elektrikoa sortaraziko duen generadoreari eragingo dio. Erabili ondoren, ur geotermikoa injekzio prozesu bidez putzura itzuliko da eta bertan berotuko da berriro, presioa mantenduz eta erreserbari eutsiz. Munduan instalatutako potentzia geotermikoa 1995 eta 2002 urteen artean etengabe goraka zetorrelarik, 6.837 megawatetik 8.356ra igo zen, hau da, %22,3.
Urak azaleratzean duen tenperaturaren arabera, hiru eremu geotermiko nagusi bereizten dira:
"Eskualde bero" izeneko horiek plaka ozeanikoa eta Lurraren azala topatzen diren guneetan dautza, eta Ozeano Barearen inguruko Suzko Eraztuna osatzen dutenak dira: Hegoamerikako Andeak, Erdialdeko Amerika, Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadako mendilerroak, Alaskako Aleutiar mendilerroa, Errusiako Kamtxatka penintsula, Japonia, Filipinar Uharteak, Indonesia eta Zeelanda Berria.
Espainiari dagokionez, Almeriak gradiente geotermiko positibo ugariko eskualde asko ditu (hau da, estazio geotermikoak instalatzeko egokiak), nahiz eta probintzia horretan ustiatu den erabilera bakarra balneoterapia den. La Palma kanariar uhartean ere, estazio geotermiko bat instalatzeko aukera aztertzen ari dira, horrek uharteko energi eskakizunaren %15 bete lezakeelako. 16 eta 19 milioi euro kosta litekeen arren 5,5 megawateko potentzia instalatua izango luke. Egun, uharteak 35 megawateko eskakizun energetikoa duela, ia den-dena erregai fosilen inportazioarekin erantzun behar dio.
Eguzki erradiazio maila handiko herria dela, Espainian 5 metrotik beherako sakoneran zoruaren tenperatura aski garaia da (15 gradu ingurukoa). Atzemateko sistema egokiaren eta bero punpa baten bidez, 15 graduko iturri horretako beroa 50 graduko iturri batera eroan daiteke, etxeko kalefakzioan eta ur beroko erabileran baliatzeko. Era berean, 40º C-ko tenperaturan dagoela, ingurutik ere badago berotasuna xurgatu eta lurpera itzultzea, sistema berbera erabiliz, etxea freskatzeko xedez.
Horrelako instalazioak, lorategidun etxe bat osorik girotzeko eta ur beroa erdiesteko balio dezake. Sistema hori instalatzeko obra soila da: lorategian zulaketa batzuk egitea, lurrarekin energiaren truke egiteko. Zulo horietan tutuak sartuko dira eta bertatik iragaziko dugu berotasuna xurgatzen edo bultzatzen duen likidoa, trukatze geotermikoko punpari esker. Lorategia ez hondatzeko, sakonera txikiko zuloak egiteko makineria erabiltzen da, eta instalazioa lurrez estaltzen da, erreferentziazko estalkiak belarrez gorderik. Etxe barruan, girotze sistema osatzeko trukatze geotermikoa eragingo duen punpa, metagailua eta ziklo alderanzgailua beharko dira, eta etxeko garajean bertan instalatu ahal izango dira.
Urte sasoiko gorabeherez kanpo (euriteak, lehorteak, etab.), urte osoan zehar energiaren ekoizpen fluxu bera eskaintzen du.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa