Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Haurrak Interneten: Hobe pertsona heldua aldamenean

Internet: aukeraz beteriko mundu berria bai, baina arriskuz josirikoa ere bai

  Geroz eta gazteago jotzen dute monitorera neska-mutikoek errealitatera hurbiltzeko jakin minez, jolasteko, nabigatzeko, programak edo musika jaisteko eta adiskideekin solasean aritzeko, "txateatzeko", alegia. Guraso eta hezitzaile batzuek errezeloz ikusten dute ordenagailuari goizegi atxikitzea, jokaera horrek isolamendua areagotzen eta trebezia sozialen garapena galarazten duela uste dutelako. Jende askoren iritziz, arazo larriak Internetera konektatzean iristen dira: informazio eta komunikazio tresna aparta hori biziki arriskutsua gerta daiteke adin txikikoek bere kabuz eta gainbegiralerik gabe baliatzen badute.

Sarea, adin txikikoentzat egokia

Adin txikikoek Interneten dituzten bi arazo nagusiak ezezagunekiko kontaktua eta eduki desegokiak dira. Haurrentzat kaltegarri gerta daitezkeen edukietara iriste hori soil eta, maiz, txiripazkoa izaten da: bilaketa-eragilean sartutako esanahi anbiguodun hitz baten bidez, esate baterako. Txatean ohikoa den anonimotasunari esker ere, helduak haurrekin kontaktuan sartu ahal izaten dira. "Solastokiak" dira adingabekoek gehien darabilten lanabesa (ia erdiek baliatzen dute) baina horretan kezkagarriena hau da: txatean ohi dabiltzan haurren %14,5 ezezagun batek ezarritako hitzordura joan izana, Espainiako Adingabekoaren Defendatzaileak eta haurraren defentsan diharduten hainbat gobernuz kanpoko erakundek arestian eginiko ikerlan batek dioenez.

Haurrak Sarean babesteko egintzen jomuga Internet "kaltegarrira" sarrera galarazteko berariazko eduki eta ateak izango dituen sare segurua moldatzea da. Estatu Batuetan, liburutegi bateko haurrentzako sail gisa jarri zuten kids.usesparruan, web orriek baldintza batzuk bete behar zituzten (kanporako lotunerik ez izatea, txatik ez ipintzea, etab.). Horrez gainera, orri askotxok haurrentzat berariaz sortu dute ingurunea: kids-space.org , a href="http://www.kidsdomain.com">kidsdomain.com edo Yahooligans!!, adibidez, denak ere ingelesez.

Espainian Zientzia eta Teknologiako Ministerioak bide horretan egin ditu aurrerapausoak, hainbat atari sortuz: Chaval.es izenekoan, adibidez, haurrentzako heziketan oinarritutako aisialdi eskaintzak agertzen dira eta navegacion-segura.es atariak, haurrak Interneten trebatzeko eta helduek edukiak iragazteko tresnak eskaintzen dizkie guraso eta hezitzaileei. Helburu berberarekin, sentsibilizazioa eta prebentzio alorrak jorratzen dituen Fundació Catalana per a la Recerca izenekoak eta Europar Batzordeak internetsegura.net abian jarri dute.

Informazioa eta hezkuntza

Adituak bat datoz: informatikako programa zenbaitek egiten duten zaintza eta zentsuraren gainetik, haurrak Sarean babesteko arma egokienak informazioa eta hezkuntza dira inondik ere. Bada hor paradoxa bat: ordenagailuan eta Interneten, sarri, gurasoek seme-alabengandik ikasi behar izaten dute, txikiak teknologia berriekin ohituago daude eta.

Seme-alaben gidari izateko xedez, ingurune ezezagun batean murgiltzeko obligazioaren aurrean, aita-ama askok ahaleginari muzin egin eta erabateko zentsura ezartzea edo, onen-onenean, ordenagailuaren aurreko ordutegia mugatzea deliberatzen dute, telebistarekin ohi den bezala. Dena den, informatikazko nozio batzuk ikasi, adituengandik aholkuren bat jaso eta borondate ona jartzea aski izaten da Interneteko arriskuei saihets egiteko modua ulertzeko ez ezik, elkarrekin komunikatzeko ere, ikasteko eta informazioa era egokian bilatzeko derrigorrezko bihurtu den tresna hori haurrei erabiltzen laguntzeko.

Aholkuak

Seme-alabak eta Interneten arteko erlazioari gurasoek nola aurre egin behar dioten, hori da kontua eta hamaika aholkuren iturri, baina denak bat datoz funtsean: Sarea eta kalea, berdintsuak dira biak ere. Gurasoek haurra hiri handian aske utziko ez luketen modu berean jokatu behar dute orain ingurune birtualean, txikien eskutik joanez edo, bestela esateko, elkarrekin nabigatuz. Era horretan suntsituko litzateke zenbait ikerlanek nabarmendutako paradoxa ezaguna: hamar gurasotatik zazpi ez daude lasai seme-alabek nabigatzen dutenean baina, aldi berean, kasuen %95etan haurrei bakarrik nabigatzea uzten diete heldu horiek.

Familia, irakasle eta adin jakin batzuetako haurrentzat makina bat aholku tekniko edo sasi-tekniko eskaintzen dituzte gaur egun web orri askok (www.internetsegura.net). Hona horietakoren bat: etxeko ordenagailua toki agerian ipintzea, haurrentzat egoki eta interesgarriak diren tokietarako lokarriz osaturiko konfiantzazko hasierako orria sortzea, xede horrekintxe faboritoen zerrendak sortu edo osatzea, norberaren datu pertsonalak babesteko moduez informazioa jaso eta zabaltzea, jaso nahi ez den postaren (spam) eta birusen arriskuez informatzea, etc.

Informazioaren Gizartea garatzeko azken planaren (Educación.es) helburua hezkuntza ingurunean teknologia berriak sartzea bada ere, eskola "konektatu gabe" dago oraino. Universitat Oberta de Catalunya-k (UOC) eginiko azterlanaren arabera, ez irakasleek ez ikasleek ez dute baliatzen Internet hezkuntzan: 10 ikasletik ia 4 ez da behin ere sartzen Interneten eskola ordutegian eta beste hiruk astean behin baino ez dute egiten. Azterlanaren egileek ondorioztatu dutenez, ikasle-irakasleei lehenago egiten zutena hobeto egin dezaten laguntzeko erabiltzen da Internet, baina ez berrikuntza tresna edo prestakuntza prozesuko parte gisa, irakasle askok oraindik ez baitakite nola txertatu bere jardueran. Izan ere, unibertsitatez bestelako irakaskuntzan diharduten maisuen %34 ez da gauza ordenagailu batean aritzeko "erabiltzaile arruntak baliatzen duen bezala", eta %30ek bakarrik darabilte tresna hori ikasleekin. Beste aldetik, ordea, etxeko zimenduak ezarrita daude: ikastetxe publikoen %90,5ek eta pribatuen % 89,1ek badu Interneterako konexioa (erdiek baino gehiagok, banda zabalean). Konexio hori baliatzea da kontua orain.

Internet segurua
  www.internetsegura.net
Bi toki horietako edozein egokia da Sarean adin txikikoak ustekabe ezatseginak topa ez ditzan egin beharreko urratsez informazioa jasotzeko.

Edukiak
  Chaval.es
Espainiako Hezkuntza Ministerioak eginiko esteka bilduma, haurrek ur seguruetan barrena nabiga dezaten eta nabigazioari ahalik eta zuku gehien atera diezaioten.

Haurrentzako astronomia
  http://www.alucine.com/iniciog.htm
Haurrentzat baliagarri, dibertigarri eta didaktikoak diren edukiz josita dago Internet. Orri honetan, Lurra "bat formula" horiek baino abiadura handiagoz dabilela edo ostadarra zein egoeratan osatzen den ikas dezakete txikienek.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto