Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Bizitzako etapa berri batean sartzen gaituen bizipenetako bat aitontzea edo amontzea da: une berezi horretarako ez ohi gaude denok prest eta, gainera, denok ez gara iristen modu berean. Bakarren batek zaharkitze eta atzerako buelta sentitzen du bere baitan; beste batzuek, ordea, lotan geratu ziren ilusioak suspertzeko aukera ikusten dute estatus berrian.
Kontua da geure burua estatus berrian aintzat hartzea; horretan hainbat faktorek izango dute eragina:
Osasun egoera, mugikortasuna, ikusmen eta entzumenak ez dira antzinako haiek.
Aurreko zikloak nola bizi izan diren. Bizi izan bezala zahartzen garela esan ohi da: aiton-amona izateko modu hori haurtzaroa nola bizi genuen, seme-alaba eta biloba nola izan ginen. Gure aiton-amonekin izaniko harremana gogoan, haren parekoa edo hobea lortzea da kontua. Esan gabe doa arestiko kontuek ere garrantzi bizia dutela: helduaroa ere nola bizi izan dugun, aita-ama nola garen eta izan garen.
Egun nola bizi dugun bizi zikloa. Aresti arte aiton-amona bilakatzea zahartzaroan sartzea zen, berez. Egun, bizi itxaropena eta kalitatea hobetzearen ondorioz eta egokitu zaigun gizarte horren eztenkadei esker, ez da zahar izatearen baliokide. Aiton-amona asko bete-betean bizi dira lanean, gizartean, familian, eta bilobak izate horrek ez ditu alferrikako atso-agure.
Bilobekin aiton-amona gisa jardun daitezen onartzea. Zaharrentzat, seme-alabekin egin ez zutena egiteko "bigarren aukera" da hori. Inoiz edo behin bilobei gutiziaren bat ematen badiete itsuarenak egitea ona da.Esker oneko bizipen asko ezagutzeko aukera bikaina da aiton-amona izatea. Norbere familian biltzen diren hiru belaunaldietako familiartekoak elkarrekin bizitzeko plegu berriak ikas daitezke. Badago bestelako bizimoduak, bestelako jakintzak, bestelako ikuspegiak ezagutzeko bilobek ematen duten aukeraz baliatzea, bizitzeko era berritara eta aldaketetara zabalik bagaude. Horregatik sekulako garrantzia du, egungo bizimodu biziak baimentzen digun bitartean, zeinahi aitzakia dela medio, familiartekoak biltzea eta elkar ikusteko, aditzeko, sentitzeko atseginaz gozatzea. Aiton-amonei eskain dakiekeen omenaldirik onena, mahaira seme-alabekin eta bilobekin esertzea da. Horrelako paradetan, izan ere, ahalegin eta zailtasun gorriz jositako bizipen pertsonalen emaitzak ederki azaleratzen dira. Ederra da gure zaharrei bizitzea merezi izan duela senti dezaten aukera ematea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa