Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Datorren otsailetik aurrera, overbooking-engatiko indemnizazioak garestiago
Airelineek egiten duten overbooking edo txartel gehiegikoaren salmentak Europar Batasuneko aire espazioa urtero zeharkatzen duten 250 milioi bidaiarietatik milioi laurden batean izaten du eragina.
Zertan da, ordea, aire konpainiek ez ezik, tren enpresek ere egin ohi duten legezko eragiketa hori? Txartel guztien portzentaje bat bi aldiz saltzen dute, bete gabeko eserlekurik ez eramateko bidaian. Hegazkinetako overbookinga -ohikoena- argudiatzeko, aire konpainiek diote bezero askok eta askok hegaldia erreserbatu ostean bidaia ez egiteak berebiziko galera ekonomikoa ondorioztatzen diela. Legeak onetsitako praktika den arren, overbookingak erabiltzailea defentsarik gabe uzten du eta orain arte eman izan zaizkien indemnizazioak urritzat jotzen dira. Europar Batasunak onetsi berri duen arauak (1991ko arautegiaren ordez, 2005eko otsailean indarrean sartuko dena) kaltetuei aplikatu beharreko neurri berriak xedatzen ditu. Testu berri horretan 250 eta 600 euro bitarteko kalte-ordainak aurreikusi dira: zifra horiek oraingoak (300 eurotik gorakorik ez da) baino altuagoak dira.
Joan den urtarrilean, arautegi hori eratzen ari zelarik, indemnizazioak beste hainbat sektoretara ere zabaltzeko aukera jorratu zen -itsasontzi eta tren bitarteko garraiora, hain zuzen-. Espainian, overbooking fenomenoa trenean ere onetsia dagoela, aire konpainiena bezalako indemnizazio sistema xedatzen duen Trenaren Legeko Arautegiaren zirriborroa egin da bidaiariak babesteko xedez. Legea, ordea, ez da indarrean sartuko bera garatzen duen arautegia onetsi bitartean, eta horretarako datarik ez da finkatu oraino.
Indarrean dagoen 1991ko lege testuaren arabera, konpainiari erreserba gehiegi egin izanaren ondorioz lurrean gelditu behar izan duten bidaia erregularretako erabiltzaileek fakturazio bulegoan eta behar bezainbeste aurrerapenez hegazkin txartela aurkeztu behar dute. Horrela, hegaldi erregularra dela eta Batasun Europarreko kide den estatu bateko aireportutik jalgitako hegaldia dela egiaztatuko dute langileek (baldintza hori betebeharrekoa baita hurrengo indemnizazioren bat jasotzeko):
Bestelako kalte-ordainak
Konpainiak hurrengoak eskaini behar ditu:
Salbuespenak
Europar Batasuneko Kontseilua eta Europako Parlamentua akordio batera iritsi dira, negoziazioetan ia hiru urte eman ondoren, hegaldia atzeratu edo overbookinga gertatzeagatik aire konpainiekin kontrataturiko zerbitzua jasotzen ez duten bidaiariei dagozkien indemnizazioak direla eta.
Overbookinga. Arautegi berriaren arabera, indemnizazioak hirutan banatuko dira, hegaldi motei dagokienez:
Hegaldia atzeratzea. Berandutze kasuetan, behintzat, bidaiarien eskubideak oraingoan arautzen dira estreinakoz. Hona neurriak:
Oharra: kalte-ordain horiek konpainiak bere ekimenez eskaini beharko ditu.
Gertakari hori legeak onetsia duenez, overbooking egoeran eta aire konpainien ekimenez, erabiltzailea hainbat eskubidek babesten dute. Dena den, bidaiaria eta enpresa akordiora iritsi ezean, erabiltzaileak Espainiako aireportuetan, Hegazkineria Zibileko Zuzendaritza Orokorrean (HZZO) inprimakia bete dezake. Atzerrian, erreklamazioa tokian tokiko aireportuak ohiko dituen mekanismoen bidez tramitatuko da baina agiriaren kopia helmuga den Espainiako aireportuan entregatu beharko da, nahitaez.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa