Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Oinezkoentzako alderdiak: hamahiru hiritako oinezkoentzako 57 kale bereziren azterketa: Erdiek baino gehiago ez dute proba gainditu

Sarri gertatzen dira ibilgailuei ezarritako murrizketen aurkako lege hausteak, seinaleztapen eta irisgarritasun alorrean huts egin dute gehienek, eta kale askotan ekipamendua urriegia da

  Hamar espainoletik ia zazpi bizi dira 20.00 lagunetik gorako hirietan, ibilgailu motordunen gehiegizko trafikoaren ondoriozko sufrikarioa gainean dutela. Oinezkoentzako alderdiek, bertan bizi diren lagunen bizimodua hobetzeko balio duten heinean, harrera ona izan ohi dute, baina horrek ez du adierazten, inondik ere, aho bateko abegi soziala, beren burua ekimen honek kalteturik ikusten baitute pertsona eta sektore ekonomiko zenbaitek.

Hiritarrak, nolanahi ere, galdera hainbat egiten dizkio bere buruari: oinezkoentzako alderdiek ba al dute bete behar duten eginkizunaren pareko kalitate urbanistikoa? Automobilean zirkulatu ezinik, aresti arte aparka zitekeen tokietan ezin utziz, oinez ibiltzea merezi ote? Ibilgailuen zirkulazio eta aparkamenduari ezarritako mugak praktikan errespetatu egiten dira?

CONSUMER aldizkaria kontu horien erantzunaren bila ibili da, Espainia guztiko 13 hiritako oinezkoentzako 57 kale aztertuz, apirilaren hasierako egunetan. Txostena hiru sailetan banatu zen: hiri altzariak eta ekipamendua, seinaleztapena eta iristeko erraztasuna eta, azkenik, ibilgailuen zirkulazio eta aparkamenduaren murrizketak betetzen diren gradua. Ikerlan honetako emaitzek agertzen dutenez, hiri batetik bestera egoera biziki aldatzen da, ekipamendua oro har onartzeko modukoa baizik ez da, seinaleztapen eta iristeko erraztasunarekin (erabiltzaile ezinduen kasuan, bereziki) beste horrenbeste gertatzen da eta, azkenik, ibilgailuen trafikoa mugatzen duten arauen urratzeak espero baino ugariagoak dira.

Txostenaren ondorioa, hortaz, argi dago: Espainiako hirietako oinezkoentzako kale asko eta asko ez dira hori, definizioak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez baitituzte eta, era berean, kalea automobilen trafiko mordoilotik babesten duten murriztapenak (hiri zenbaitetan, berariazko arauak) behar bezain zorrotz errespetatzen ez direlako. Aztertu diren oinezkoentzako kaleen %54k ez dute CONSUMER-en proba gainditu eta Coruña, Oviedo eta Donostiak bakarrik aprobatu dute nolabaiteko lasaitasunez. Iruñea, Bilbo, Alacant eta Gasteiz maila "onargarri" apalean agertu ziren, eta gainerako guztiek suspentso gorria eraman zuten. Madril gainditzetik gertu ibili zen, baina ez zuen gainditu eta, hoberenetik txarrenera, Valentzia, Murtzia, Malaga, Almeria eta Bartzelonako oinezkoentzako alderdiek beste deialdi baterako utzi dute azterketa.

Ondorioak, zehaztasunez

  Horrelako alderdiak oinezkoentzako huts gisa definitzeko, ibilgailuen zirkulazio eta aparkamenduaren murriztapenaren berri gaztigatzeko eta hiritar guztientzako (ezinduentzako, bereziki) iristeko erraztasuna jakinarazteko jarri den berariazko seinaleztapena hobetzeko modukoa da, inondik inora. Atal honetan, azterturiko kaleen %60 gelditu da proba gainditzeke eta "onargarri" apal batera Coruña, Oviedo, Donostia, Bilbo eta Valentzia bakarrik igaro dira. Hiru hiri (Alacant, Iruñea eta Gasteiz) "hala moduz" ageri dira eta gainerakoak (Madril, Murtzia, Malaga, Almeria eta Bartzelona) suspentsoa eraman dute azterketan. Horrek argi eta garbi adierazten du hauxe dela aztertutako oinezkoentzako kaleek premiaz hobetu behar duten alderdia.

Beste alde batetik, oinezkoentzako kaleetan ibilgailuen trafikorik izango ez dela bermatzen duten murrizketa-arauen hausteak sarriegi gertatzen direla egiaztatu da azterketa honetan. Oinezkoentzako kaleen ia erdiek merezi izan dute eta Valentzia, Bartzelona eta Gasteizkoek ez dute gainditu: horrek adierazten digunez, lege-hausteak ohiko kontuak dira eta arautegia betetzen den kontrolatzea lasai hartzen dute agintariek. Madril eta Murtzian behaturiko oinezkoentzako alderdien egokitasuna azpimarratzekoa da eta alor honetan ongi ageri zien Iruñea, Coruña eta Malagakoak; gainerako bost hirietakoak, aldiz, "onargarri" erdipurdikoan gelditu ziren. Proba honetan hainbat puntu aztertu behar zien: oinezkoentzako kaleetan gaizki aparkatutako ibilgailurik bazegoen, zamalanak egiteko baimendutako ordutegitik kanpo ibilgailuek zirkulatzen zuten eta, hirugarrenik, 57 kale horietako bakoitzean automobilez sartzerik ba ote zegoen eta, sartuz gero, ibilgailua 15 minutuz aparkatzerik izango ote zuen aztertzaileak (arautegiz kontra, noski).

Lehendabizi, pasabidea galaraz zezakeen hesirik, pibotik edo lorontzirik eta, ondoren, arautegia betearaz zezakeen poliziarik ba ote zen aztertu zen. Oinezkoentzako alderdi horietako askotan baimendu gabe eta legezko ordutegitik kanpo ibilgailuak aparkatuta zeudela eta zamalanak egiteko finkaturiko ordutegiak -zabalegiak hiri askotan- betetzen ez direla egiaztatu zuten teknikariek.

Hiri ekipamendu eta altzariei (aulkiak, paperontziak, argiteri elementuak, komun publikoak, iturriak, arbolak, lorontzi eta loreak, eskultura eta balio estetiko edo artistikodun bestelako elementuak, zoladuraren egoera, etc.) dagokienez ere emaitzak ez ziren izan asetzeko modukoak: oinezkoentzako kaleen %37k ez zuten azterketa gainditu. Egokienetan nabarmentzekoak dira Coruña, Oviedo eta Donostian bisitatu direnak, ondotik Iruñekoak datozkiela. Nota ona, era berean, Bilbo, Alacant, Gasteiz eta Madrilekoek ere irabazi zuten. Valentzian azterturiko oinezkoentzako kaleak "onargarri" huts izan ziren eta Bartzelonako kaleek jaso zuten "hala moduzko" horietatik behera dator suspentsoen zerrenda: denetan nabarmenenak ("oso gaizki") Murtzia, Malaga eta Almeriakoak. Esan dezagun oinezkoentzako kale askotan ez dagoela gutxien-gutxieneko hiri altzaririk (paperontzi eta aulkiak, adibidez), batzuetan zorua zikina dago edota zuloak eta antzeko eragozpenak ditu (baldosa hautsiak, ebakiak, zangak, putzuak, etc), oinezkoen ibileraren oztopo.

Kale eta alderdiak oinezkoentzat bihurtzeko ahalegina biziki aldatzen da toki batetik bestera. Oinezkoak askoz ere panorama politagoa du Gasteizen (oinezkoentzako alderdiak 2,49 m2 ditu, biztanleko), Donostian (1,1 m2), Bilbon (0,96 m2) eta Bartzelonan (0,92 m2), Alacant (0,08 m2 biztanleko), Murtzia edo Valentzian (bi hauetan, 0,5 m2 laguneko) baino, tokian tokiko udalek eskainitako datuen arabera. Almeria, Iruñea, Madril, Coruña, Malaga eta Oviedoko udalek ez dute datu hori eman.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto