Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Baremoak xedaturiko lesioen sailkapen eskala 1etik 100era doa, larritasun arinenetik hasita, eta negoziazioaren arabera zehaztu behar da. Kalte jakin bat balioztatzean ohiko kontua da aseguru konpainiako sendagilea, auzitegiko sendagilea eta kaltetutakoak jo duen sendagilearen artean desadostasunak agertzea. Horrelakoetan epaileak erabakitzen du kasuari nolako puntuazioa dagokion, Baremoa malgua baita alderdi horretatik. Esan dezagun, oro har, 1 notarekin puntuatutako ondorea ikusten ez den orbain txiki bat dela eta 100 notakoa, berriz, pertsona fisiko zein psikikoki erabat ezgaitu duen burezurreko traumatismoa. Bi mutur horien artean, dena den, makina bat kasu sartzen dira. Konmozioaren osteko sindromea, adibidez, 5 eta 15 puntu bitartez balioztatzen da, ondorengo sintomen larritasunaren arabera (buruko mina, loaren, izaeraren edo oroimenaren alterazioak, etc.), hau da, subjektibotasunak karga handia du horretan.
Indemnizazio ohikoenak:
Behin-behineko ezgaitasuna: bestelako arrazoiengatiko indemnizazioekin elkargarria da. Ezgaitasun egunen kopurua eta, adinaren arabera, biktimari dagokion indemnizazioa biderkatuz kalkulatu behar da; horri zuzentze faktore batzuk aplikatzearen ondoriozko kopuru zenbait gehitu behar zaizkio. Ospitaleratze eguneko 56 euro eta, biktimak ospitalean egon behar ez duenean, 25 eta 46 euro bitarte finkatu da. Biktimaren diru sarreren arabera, %10etik %75era bitartean altxatu behar izaten da kopuru hori.
Lesio iraunkorrak: lesioaren larritasuna baloratzen duen 1 eta 100 puntu bitarteko eskala xedatua du legeriak; horren arabera indemnizazioa aldatuko da, gutxienez 469 eurotik, biktimak 65 urte baino gehiago dituenean eta 1 notako lesioa (ikusten ez den orbain arina, alegia) nozitu badu, 2.734 euroraino, gehienez ere, 20 urte baino gutxiago baditu eta 100 notako lesio larria (erabateko ezgaitasuna) eragin bazaio. Diru kopuru horiek handitu egin daitezke zuzentze-faktoreak aplikatzean: kalte ekonomikoak (%10 eta %75 bitarteko gehikuntza), kalte moralak (beste 75.232 euroraino) eta biktima lanean aritzeko ezindu duten lesioak (15.046 eta 75.232 euro bitartean). Biktimak "ezgaitasun handia" (tetraplegia, paraplegia, itsutasuna, koma egoera edo begetatibo kronikoa, besteak beste) nozitzen duenean ere indemnizazioa altxatu egiten da, 300.927 euroraino.Ezbeharrari dagozkion agiri guzti-guztiak gordetzea, justiziaren mantsotasuna zer den jakinik kontua pazientzia handiz hartzea eta trafikoko ezbeharren biktimaren eskubideak ezagutzea dira istripuagatiko indemnizazio zuzen bat jaso ahal izateko hiru giltzarriak.
Ospitalea eta errehabilitazioa
Salaketa
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa