Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Trafiko istripuengatiko indemnizazioak: Pazientzia eta idatzizko frogak, funtsezkoak

  Ezbeharra, biktima eta guzti, gertatu ondoren egiten diren protokolo ugari eta korapilotsuetako bat indemnizazioa kobratzeari dagokiona da. Logikoa denez, senarra eta aita galdu duten ezkontideari eta seme-alabei eman beharreko ordaina eta, ondorio larririk gabe, zauri arinak sendatzeko ospitalean hiru egun eman dituenari entregatuko zaiona ez dira berdinak. Pertsona baten heriotza edo behin-behineko zein behin betiko osasuna galtzea konpentsatzea helburu duen Erantzukizun Zibil eta Motordun Ibilgailuen Zirkulazio Aseguruaren Legean agertzen den Baremoaren arabera ordaintzen dira indemnizazioak. Legeak xedatua duenez, indemnizazioak urtero eguneratu behar dira eta, gaurkotze hori lege xedapenen bitartez egin ezean, aurreko urtean izaniko kontsumorako prezioen indizearen arabera altxatuko dira automatikoki. Gauzak horrela, indemnizazioak kobratzea ez da zertan arazo korapilatsua izan.

Errealitatea, aldiz, zeharo bestelakoa da. Lehendabizi, istripu parteak ez baitira beti adiskidantzaz betetzen, hau da, ezbeharra noren erruz gertatu den ez da beti adostasunez zehazten; bigarrenik, indemnizazioa ordaintzea egokitzen zaienean, entregatu beharreko kopurua ahalik eta txikiena izan dadin ahalegintzen direlako aseguru konpainiak (aipatu Baremo horren mugetan, beti ere). Kasu asko eta asko epaitegietan amaitzea eta sarri indemnizazioaren kobrantza urtetan atzeratzea ez da harritzeko kontua, beraz. Trafiko Istripuek Kalteturiko Elkartearen arabera, biktimak edo senitartekoek pare bat urte itxaron behar izaten dute, batez beste, indemnizazioa eskuratzeko. Kasua Auzitegi Goreneraino iritsiz gero, itxaronaldia zazpi edo zortzi urtez ere luza daiteke.

Nolako kalteak indemniza daitezke?

Indemniza daitezkeen kalteak hauek dira: heriotza, lesio iraunkorrak (kaltetua ezintzen dutenak eta bestelakoak) eta behin-behineko ezgaitasunak. Horrelako kasuetan, zor zaizkien indemnizazioak ez ezik, sendagile eta ospitale gastuak eta, bidezkoa izanik, hileta elizkizunei dagozkienak ere ordainduko dira. Epaitegien aburuz, indemnizazio osoa edo parte baten ordez betirako errenta ematea erabaki daiteke. Kaltetutakoa hiltzen bada Baremoak hainbat kontu ditu erantzungai: nor diren biktimaren ahaideak, galeragatik nori eman behar zaion indemnizazioa eta gertakariak nolako hondamendi ekonomikoa eragin duen. Horrenbestez, biktimak bere kontura bizi den ezkontide, adin txikiko seme-alaba, anai-arreba edo antzekorik ba ote duen zehaztu behar da. Familiako gorabehera horietatik indemnizazio bat sortu baina gorantz edo beherantz zuzenduko da, hainbat faktoreren arabera: lehenik eta behin biktimaren diru sarrera dator, hau da, heriotzaren ondorioz biktimak dirua ekartzeko gaitasuna murriztearen arabera alda daiteke indemnizazioa.

Hona beste zenbait faktore "zuzentzaile": biktima pentsioa jasotzeko eskubidedun ezkontide banandua izatea, ezbeharrean guraso biak hiltzea, biktimak edo indemnizazioa jaso behar duenak lehenagotik nolabaiteko ezgaitasunik nozitu izana, istripuan biktimak izaniko esku hartzea (esate baterako, autopistan oinez zebilela), ezkontide bananduaren seme-alabarik izatea, seme-alaba bakarra izatea edo ama haurdun izanik fetua galtzea. Areago, indemnizazioa handitu edo murrizteko argudio izan daiteke pertsonaren adina edo lanbidea: ez du diru kopuru berbera jasoko 30 urteko biktimaren alargunak eta 60 urteko biktimaren alargunak, aurrenekoari dezente handiagoa emango baitzaio. Ogibidearen arabera ere altxa edo jaits daiteke indemnizazioa: oso litekeena da modelo lanetan dabilen pertsonak aurpegian lesiorik jasotzekotan diru gehiago kobratzea, itxura fisikoa garrantzi apalagoko alderdia duen pertsonak baino.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto