Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bizilagunek pizzeria bat auzitara eraman zuten zaratengatik eta kiratsagatik

 Etxebizitza baten jabeak auzitara eraman zuen bere eraikinaren etxabeetan zegoen pizzeria bat; epaileari eskatu zion lokaletik ateratzen ziren zaratak eta kiratsak ezabatzeko neurriak betearaz ziezaiola. Hasieran galdu egin zuen auzia; apelatu egin zuen eta Bartzelonako Entzutegiak, 2003ko urtarrilaren 7ko ebazpenean, onartu egin zituen, partzialki, haren eskaerak. Epaimahaiaren ustez, bizilagun haren kexek bazuten funts objektiborik. Eta gogorarazten du etxebizitza ohiko helbidea dela, eguneroko jarduerak egiten diren tokia, eta atseden lekua dela; pizzeria, berriz, merkataritza jarduera egiten den toki bat omen da. Jarduera horrek, dela makinak edo tresna metalikoak erabiltzen direlako, dela bertan jende ugari biltzen delako, zenbait zarata sortzen ditu eta, jarduera horri badatxezkio ere, bizilagunei arazoak eragin diezazkiekete, eta haiek ez dituzte zertan jasan halako muga onargarria gaindituz gero; izan ere, muga hori gainditua omen zuten. Arrazoizkotasun eta proportzionaltasun irizpide batean oinarrituta, epaimahaiak dio enpresak eskatutako obren parte bat egin behar duela. Baina ez guztiak, eskatutako zenbaiten proportziorik eza dela eta, epaiketan aurkeztutako peritu-txostenak agertzen duenez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du