Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Istripu bat izan zuen jolas parke batean

Adiskide batek bere eskuineko eskuko falange bat ebaki zuen jolas parke bateko atrakzio batean zegoela izandako istripu batean. Ez enpresak, ez haren konpainiak, ez dute erantzukizuna bere gain hartu nahi. Jakin nahi nuke zer organismo publikok kontrolatu eta ikuskatzen duen atrakzioen segurtasuna, indarrean dagoen arautegia bete dezaten.

 Jolas parkeak erabiltzaileentzako arrisku halako bat dira eta haiek onartu egiten dute delako arriskua; beraz, ez litzateke funtzionamendu normal edo erregularra erantzukizunari eta kalte ordainari leku utziko liokeena. Horrelaxe baieztatu izan da Probintzi Auzitegien jurisprudentzian, erabiltzen dituena arriskuen jakitun dela eta nolabait bere gain hartzen dituela esanez -larriago egiten dituzten anomaliak ez badaude tartean- . Horretara, irabazteko asmoz, arriskua sor lezakeen negozio bat ustiatzen duenak eragiten dituen kalteen erantzule delako argudioa ahuldu egiten da. Enpresaren kontrako erreklamazio batek aurrera egin dezan, emaitza egiaztatzeko ez da nahikoa kalteak erakustea, baizik eta, gainera, parkearen enpresan informazio gordetze bat edo arriskuaren ezohiko areagotze bat gertatu behar da. Erabiltzaileari dagokio kaltea ez ezik kaltearen eta enpresak egindako omisio edo jarduera anomaloen arteko kausa-ondorio erlazioa ere frogatzea (esate baterako, beharrezko zainketarik eta kontrolik eza, segurtasun neurri eta instrukzio urriak...). Aparatuak erabiltzen dituen enpresari, berriz, bere ardura frogatzea, berak inolako parte hartzerik izan gabe gertatu zela istripua, eta eskatzekoak diren ardura, arreta edo pertseberantziaz eta kalteak saihestera begirako hausnarketaz jokatu zuela egiaztatzea dagokio. Arrisku eta ardurei buruzko informazioa ez emateagatik ere izan liteke arduragabekeria: erabiltzaileak arriskua bere gain har dezan beharrezkoa izan liteke hartaz eta hura saihestu edo murrizteko baliabideez ohartaraztea. Beste kasu batzuetan, auzitegiek ulertu dutenez, atrakzioaren izaera bera dela eta, informazio gehigarririk gabe ere nabari izan daiteke begi-bistako arriskua sortzen duela eta, beraz, erabiltzen duenak onartua. Segurtasun arauei dagokienez, komunitate autonomoetako kontseilaritzetan informatu beharra dago jendaurreko ikuskizunen arautegiari buruz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto